Osteguna, 02 Abuztua 2018

Da Chick (Lisboa)

Funk

«Freak naiz, Da Chick naiz, ni ezagutzeko garaia da…».

Sutsua eta zuzena, Da Chickek badaki zer nahi duen. Eskola zaharreko funka dakar, soularen betiereko erritmoa, eta eskuan koktela duela heltzen dio boogie diskoari, kadentzia xarmagarriko letra gozoak abesten.

2012an Discotexas diskoetxean Curly Mess lehenengo EPa kaleratu zuenetik aurrera, artista lisboarrak etengabe jarraitu du zuzeneko ikuskizun sinestezinak eta arrakasta berriak sortzen, beti bideo epikoez lagunduta. 2013an Lotta Love singlea kaleratu zuen eta 2015ean lehenengo albuma, Chick to Chick, Moullilnex, Xinobi, Cut Slack eta Isac Ace abeslariekin batera ekoiztuta.

2017an agertu zen Call Me Foxy, abeslaria Saintard ekoizle frantziarrarekin elkartu zenean soundclouden. Elkarrekin ekoitzi zuten EP hori, Da Chickek orain arte eskaini izan dituen eskola zaharreko doinuak beste soinu batzuekin uztartzeko asmoarekin.

Eskenatokia da bere espazio naturala; atsegin du irudiarekin, musikarekin eta publikoarekin jostetan ibiltzea eta zuzeneko ikuskizun paregabeak eskaintzen ditu, beti indarrez eta kolorez beteta.

Funkaren legenda handiak diren Earth Wind & Fire-ren eta Maceo Parker-en ekitaldiak irekitzera gonbidatu izan dute Da Chick. Eta estiloz ibiltzen daki!

Itzuli