Lege oharra

www.sanmartinmerkatua.eus WEBGUNEKO SARBIDEARI ETA ERABILERARI BURUZKO ARAUDIA

1.- Webgune honen enpresa titularra.

WEBGUNE honen titularra Sociedad Mixta del Mercado San Martín SA da. Helbidea: Loiola 14, 3, 20005 Donostia – San Sebastián. IFZ: A20808150. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, SS-22275 orrian, 2024. liburukian, 69. Folioan, 1. inskripzioan. Aurrerantzean, «San Martin Merkatua» esango diogu Sociedad Mixta del Mercado San Martín SAri

2.- Gai orokorrak.

www.sanmartinmerkatua.eus webgunean sartu aurretik, sarbideari eta erabilerari buruzko araudi hau eta WEBGUNE honetan dauden gainerako lege-aipamen eta -oharrak irakurri eta onartu beharra dago.

www.sanmartinmerkatua.eus webgunearen erabiltzailetzat joko dira webgunearen edukira sartzen diren pertsona guztiak.

Erabiltzaileak www.sanmartinmerkatua.eus webgunean sartu eta erabiltzen badu, araudi hau berariaz, osorik eta baldintzarik gabe onartzen duela esan nahi du. Erabiltzailea nabigazioari eta erabilerari buruzko araudi honen edukiarekin bat ez badator, www.sanmartinmerkatua.eus webgunea utzi egin beharko du. Era berean, berariaz eta salbuespenik gabe onartzen du bere erantzukizun bakarraren eta osoaren pean sartu dela www.sanmartinmerkatua.eus webgunean.

www.sanmartinmerkatua.eus webgunerako sarbidea doakoa da; bertako edukia bistaratzeko ez dago harpidetzarik egin edo izena eman beharrik, aurretiaz San Martin Fan Klubean harpidetu diren pertsonentzako eremu mugatuan sartzeko ez bada.

Debekatuta dago sarbideari eta erabilerari buruzko araudi honetan xedatutakotik kanpo erabiltzea www.sanmartinmerkatua.eus webgunea. Araudi honekin bat ez datorren erabileraren ondorioz erantzukizunik argitu beharra ikusiz gero, San Martin Azokak beretzat gordetzen du beharrezko lege-ekintzak egiteko aukera.

3.- San Martin Merkatuaren eskubideak eta betebeharrak.

Zerbitzuaren hornitzailea izanik, San Martin Merkatuak eraginkortasunez bermatuko du erabiltzailearekin egon litezkeen komunikazioak sekretuak izango direla, eta, erreklamaziorik izanez gero, horiei erantzun beharko die.

Zerbitzuak mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko eragiketarik egiteko premiarik badago, San Martin Azokak aldi batez eta aurretik jakinarazi gabe eten ahalko du www.sanmartinmerkatua.eus webgunerako sarbidea. Egoerak aukera eskaintzen badu, ordea, erabiltzailea jakinaren gainean jartzen ahaleginduko da.

Erabiltzaileek www.sanmartinmerkatua.eus webgunearen bidez jasotako informazioaz egiten duten erabilera euren arriskura eta kontura izango da. San Martin Merkatuak ez du bermatzen webgunean jasotako informazioa egokia edo aproposa denik erabiltzaileak edo beste edozein pertsonak erabili nahi duen horretarako.

San Martin Merkatuak alde bakarrez eta berak egoki deritzon unean aldatu ahal izango ditu www.sanmartinmerkatua.eus webgunearen konfigurazioa, araudia eta edukia. Ildo beretik, konfigurazioa, araudia nahiz edukia edozein unetan eta alde bakarrez kendu, mugatu edo aldi baterako eten ahal izango ditu, eta bertara sartzea ere galarazi ahal izango du. Egoerak aukera eskaintzen badu, erabiltzaileei horren berri ematen saiatuko da www.sanmartinmerkatua.eus webgunean bertan ezarritako ohar baten bidez.

4.- Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak.

Erabiltzaileak legez erabili behar ditu, uneoro, www.sanmartinmerkatua.eus webgunearen informazioa eta edukiak: indarreko legeriarekin bat eta San Martin Merkatuaren eta hirugarrenen jabetza intelektualeko eskubideak errespetatuz.

Erabiltzaileak ez du www.sanmartinmerkatua.eus webgunearen edukiak kaltetu edo aldatzea eragin lezakeen ekintzarik egingo, ez du beraren funtzionamendu egokia oztopatuko, ez du inolako arazo teknikorik sortuko, eta ez du www.sanmartinmerkatua.eus webgune osoa edo zati bat kaltetu, interferitu edo intertzeptatu lezakeen birusen bat ekartzeko aukera duen elementurik transferituko.

Erabiltzailea da berak emandako datuen egiatasunaren erantzule bakarra eta, datu faltsuak edo okerrak ematen baditu, San Martin Merkatuak www.sanmartinmerkatua.eus webgunerako sarbidea debekatzeko aukera izango du.

www.sanmartinmerkatua.eus indarreko legeriaren aurka erabiliz gero edota webguneari inolako kalterik eraginez gero, San Martin Merkatuak eskura dituen ekintza guztiak gauzatzeko eskubidea gordetzen du.

5.- Webgunearen funtzionamendu-bermea eta -erantzukizunak.

San Martin Merkatuak ez du bermatzen www.sanmartinmerkatua.eus beti eskuragarri egongo denik eta funtzionamenduan jarraitutasuna izango duenik. Nolanahi ere, www.sanmartinmerkatua.eus webgunea era jarraituan eskuragarri egoteko ahalegina egingo du San Martin Merkatuak.

San Martin Merkatuak ez du bermatzen www.sanmartinmerkatua.eus webgunean ez denik egongo erabiltzailearen sistema informatikoa (softwarea eta hardwarea) nahiz sistema informatikoan gordetako dokumentu elektronikoak eta fitxategiak eralda litzakeen birusik edo bestelako elementurik. San Martin Merkatuak ez du inolako erantzukizunik izango, baldin eta webgunearen edukian birusen bat dagoelako, erabiltzailearen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarrean kalterik gertatzen bada.

San Martin Merkatuak ez du kontrolatzen erabiltzaileek nola erabiltzen dituzten www.sanmartinmerkatua.eus webgunea eta haren edukiak. Bereziki, San Martin Merkatuak ez du bermatzen erabiltzaileek Araudi honekin bat erabiliko dutenik www.sanmartinmerkatua.eus webgunea, ez eta era egokian eta zuhurtziaz erabiliko dutenik ere.

Erabiltzaileak onartzen du San Martin Merkatuak fede onez sortu eta garatu duela www.sanmartinmerkatua.eus webgunea, kanpoko nahiz barruko informazio-iturriak erabiliz, eta erabiltzaileei dagoen horretan eskaintzen diela eta hutsak eta akatsak eduki ditzakeela. Horregatik, San Martin Azokak ez du erantzukizunik izango baldin eta erabiltzailearen ustez ez badio webguneari erabilgarritasunik aurkitu edota igurikimen faltsuak sortu dizkiola pentsatzen badu.

6.- Jabetza intelektuala.

www.sanmartinmerkatua.eus webgunearen edukiaren gaineko jabetza intelektualeko eskubide guztiak San Martin Merkatuarenak dira, jabe gisa edota lizentziadun gisa.

www.sanmartinmerkatua.eus webgunearen diseinua, irudiak, argazkiak, bideoak, diagramak, markak, errotuluak, ikurrak, logoak, frameak, bannerrak, softwarea, kodeak, iturriak eta abar San Martin Merkatuaren jabetzakoak dira, berak baitu, legez, horiek guztiak ustiatzeko eskubideak, dela jabe gisara, dela lizentziadun gisara.

www.sanmartinmerkatua.eus webgunean sartzen den erabiltzaileak ezin du kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga eta saldu aurretiaz aipaturiko inolako elementurik, eta ezin du produktu edo zerbitzu berririk sortu webgunean lortutako informazioan oinarrituta.

Erabiltzaileak erabilera pertsonalerako bistaratzeko eta kargatzeko baimena baizik ez du, eta inolaz ere ez erabilera komertziala egiteko. Era berean, guztiz debekatuta dago www.sanmartinmerkatua.eus eraldatzea.

Bere jabetza intelektualaren eskubideak urratuz gero, San Martin Merkatuak egilea jazarriko du eta, ondorio horretarako, arau-hausleak hartutako erantzukizunak argitzeko eskura izan dezakeen edozein lege-ekintza burutzeko eskubidea gordetzen du, horren baitan sartuta kalte-ordainak eskatzeko aukera.

7.- Esteka hipertestualak.

Ez da onartuko beste webgune batetik www.sanmartinmerkatua.eus webgunerako esteka bat ezartzea, aurretiaz San Martin Merkatuaren idatzizko baimena eskuratu ez bada. www.sanmartinmerkatua.eus webgunean San Martin Merkatuak kudeatzen ez dituen beste webgune batzuetarako estekak badaude, sozietate honek berariaz adierazi nahi du ez duela webgune horien gaineko inolako kontrolik, ez eta beraien edukiaren gaineko erantzukizunik ere.

San Martin Merkatuak www.sanmartinmerkatua.eus webgunean eskaintzen dituen esteken helburu bakarra informazio-erreferentziak ematea da, eta ez du beraien edukien, jabeen, zerbitzuen eta produktuen gaineko baloraziorik egin edo erantzukizunik hartu nahi. San Martin Merkatuak ez du inolaz ere hirugarrenek emandako zerbitzuengatiko erantzukizunik onartuko.

8.- Lege aplikagarria eta jurisdikzioa.

Erabilerari eta nabigazioari buruzko araudi hau Espainiako legeriaren menpe dago. Araudi horren eta beraren edukiaren edota erabiltzailearen eta Sociedad Mixta del Mercado San Martin SAren arteko harremanaren ondorioz auzirik gertatuko balitz, bi alderdiek Donostiako Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren eta eskumenaren menpe kokatzea onartzen dute, eta berariaz arbuiatzen dute egokituko litzaiekeen beste edozein foru.