Pribatutasun politika
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA:
Tratamenduaren arduraduna SOCIEDAD MIXTA DEL MERCADO SAN MARTÍN SA da. Loiola 14, 3, 20005 Donostia – San Sebastián du helbidea eta A20808150 IFZ. Aurrerantzean San Martin Merkatua deituko diogu.
BILTZEN DIREN DATU PERTSONALAK:
Web-orri honen bidez, San Martin Merkatuak honako datu pertsonal hauek bilduko ditu:
- EGIN ZAITEZ BAZKIDE atalean: datu identifikagarriak (izen-abizenak), kontaktuko datuak (telefono finkoa eta mugikorra eta posta elektronikoko eta posta arrunteko helbideak), jaioteguna, sexua eta komunikazio-hizkuntza.
- KONTAKTUA atalean: izen-abizenak eta posta elektronikoko helbidea.
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN XEDEA:
San Martin Merkatuak web-orri honen bitartez bildutako datu pertsonalak honako xede jakin, esplizitu eta legitimo hauekin tratatzen ditu:
EGIN ZAITEZ BAZKIDE atalean: eskatzailea Fan! San Martin Klubean inskribatzea (Fan! San Martin Klubeko kideen identifikazio-txartela egitea barne), Klubeko parte-hartzea kudeatzea eta Klubak eskaintzen dituen eskaintzei buruz eta egiten dituen zozketa eta jarduera bereziei buruz informatzea.
KONTAKTUA atalean: web-orriaren inprimakiak igorritako kontsulta, kexa, erreklamazio eta/edo iradokizunei erantzutea.
EMANDAKO DATUEN JATORRIA, ZEHAZTASUNA ETA EGIAZKOTASUNA:
Datu pertsonalak erabiltzailearengandik biltzen dira zuzenean. Erabiltzailea da emandako datu pertsonalen zehaztasunaren, indarraldiaren eta benetakotasunaren erantzulea eta behar bezala eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartu du.
Aurkakoa jakinarazten ez badu, San Martin Merkatuak ulertuko du ez direla aldatu.
DATUEN TRATAMENDURAKO LEGITIMAZIOA:
San Martin Merkatuak erabiltzailearen datu pertsonalekin egiten duen tratamendua honetan oinarritzen da:
- EGIN ZAITEZ BAZKIDE atalean bildutako datuentzako: Fan! San Martin Klubean izena ematea eskatzen duen pertsona fisikoaren baimena.
- KONTAKTUA atalean bildutako datuentzako: web-orriko inprimakian bidalitako kontsulta, kexa, erreklamazio eta/edo iradokizunak bideratzeko eta horiei erantzuteko San Martin Merkatuaren interes legitimoa.
HARTZAILEAK:
Datu pertsonalak tratatzen dituen bitartean, San Martin Merkatuak ez du horien lagapenik egingo.
DATU PERTSONALAK BABESTEKO ESKUBIDEAK
Erabiltzaileak eskubide hauek erabili ahal izango ditu helbide honetara idatziz: datubabesa@sanmartinmerkatua.com:
- Sarbide-eskubidea: berari buruzko zer datu tratatzen ari diren, zer helbururekin tratatzen ari diren, horien jatorria eta hirugarrenei egindako lagapenak zein diren jakiteko.
- Datuak aldatzeko eskubidea: datuak osatugabeak edo zehaztugabeak direnean.
- Zure datuak ezabatzeko eskubidea: datuak emateko xedea desagertu bada, tratamendua zilegi ez bada, zure baimena atzera botatzen baduzu eta legeak aurreikusitako beste kasu batzuetan.
- Aurkaritza-eskubidea: zure datuak xede jakin batzuekin tratatuak izan ez daitezen edo baldintza jakin batzuetan tratamendua bertan behera uztea eskatzeko.
- Tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, haien zehaztasuna, tratamenduaren zilegitasuna, erreklamazioen tramitazioa eta antzeko inguruabarrak egiaztatzen diren bitartean.
- Eramangarritasunerako eskubidea: datuak formatu elektroniko egituratuan eta ohiko erabilerakoan hartzeko eta datuok beste enpresa batera transmititu ahal izateko.
- Erabaki indibidual automatizatuen xede ez izateko eskubidea, pertsonari buruzko erabakiak bere datuen tratamenduaren arabera soilik har ez daitezen eta bere ingurune pertsonalean ondorio juridikoak izan ez ditzan edo horren gisa eragin ez diezaion.
Modu gehigarrian, erabiltzaileak atzera bota dezake bere baimena datubabesa@sanmartinmerkatua.com helbidera idatzita eta egokia iruditzen zaion Kontrol Agintaritzaren aurrean erreklamazioak aurkeztuta.
DATU PERTSONALEN SEGURTASUNA ETA KONTSERBAZIOA
San Martin Merkatuak erabiltzailearen datu pertsonal egokiak, bereizleak, zehatzak, eguneratuak eta lehen deskribatutako xedera mugatuak tratatzen ditu zilegitasunez, leialtasunez eta gardentasunez.
San Martin Merkatuak erabiltzailearen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko neurri tekniko eta antolakuntzako egokiak hartu ditu, datu pertsonalen babesari eta tratamenduari buruzko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduaren (EB) arabera, eta bertako langileak emandako informazio pertsonala babesteko gaituta eta informatuta daudela bermatzen du.
San Martin Merkatuak erabiltzaileari jakinaraziko dizkio erabiltzailearen eskubide eta askatasunentzako arrisku handia eragiten duten datuen segurtasun-urraketak.
San Martin Merkatuak erabiltzailearen datu pertsonalak kontserbatuko ditu bildu ziren xederako erabiltzeko eta behar bezala blokeatuta edukiko ditu erreklamazioak gauzatzeko edo defendatzeko beharrezkoak izan daitezkeen bitartean.
SARE SOZIALAK
San Martin Merkatua sare sozialetan dago.
Sare sozialek euren pribatutasun-politikak dituzte datu pertsonalen erabilerari dagokionez. Erabiltzaileak pribatutasun-politikak berrikusi behar ditu sare sozialak erabili baino lehen, bere datu pertsonalak tratatzeko modua eta xedea onartzen dituela seguru egoteko.
HIRUGARRENEN WEB-ORRIETARAKO ESTEKAK
San Martin Merkatuak webgunean eskaintzen dituen esteken helburu bakarra informazio-erreferentziak ematea da, eta ez du haiek eskainitako edukien, jabeen, zerbitzuen eta produktuen gaineko baloraziorik egiten edo erantzukizunik hartzen. San Martin Merkatuak ez du kontrolik hirugarrenek datu pertsonalak bildu eta tratatzeko moduari buruz.
Hirugarrenen web-orriek euren pribatutasun-politikak izan beharko lituzkete datu pertsonalak erabiltzeko. Erabiltzaileak pribatutasun-politikak berrikusi behar ditu web-orri horiek erabili baino lehen bere datu pertsonalak tratatzeko modua eta xedea onartzen dituela seguru egoteko.
ADINGABEAK
Web-orri hau, normalean, ez da adingabeentzakoa, salbuespenen bat edo besterekin, esaterako, haur-jarduerak edo -ekitaldiak iragartzea edo haien izena ematea.
Fan! San Martin Klubean ez dira onartuko adingabeen izen-emateak.
Ez dugu adingabeen informazio pertsonalik biltzen, aitaren/amaren edo tutorearen baimenarekin ez bada.
San Martin Merkatuak ikusten badu, hutsegiteagatik edo aitaren/amaren edo tutorearen baimenik gabe adingabe baten datuak lortu dituela, ahal bezain laster ezabatuko du informazio hori.
PRIBATUTASUN-POLITIKAREN ALDAKETAK
Pribatutasun Politika hau legerian edo datu pertsonalen tratamendu-prozeduretakoren batean aldaketak izaten direnean berrikusiko da, azken eguneratzearen data adieraziz.
Pribatutasun Politika hau 2018ko urrian berrikusi eta eguneratu da azkeneko aldiz.