Osteguna, 05 Uztaila 2018

The Liza Colby Sound

Rock N’ Roll

Uztailak 5
The Liza Colby Sound


Xamana eta limurtzailea, Rock N’ Rollaren Erreginaren kapa bereganatzeko jaio zen Liza Colby. Haren musika bekatuzko larunbat gauetarako da, eta sendagai diren igande goizetarako. Musika lazgarria da; sexu-askapeneko musika; une garrantzitsuenetarako musika. Liza Colbyren soinua da. Garaiotan behar dugun musika da.

Irudikatu Led Zeppelin Madison Square Gardenen, Apolon den James Brownekin topo egiten. Atera argazkia Tina Turnerri, agertokiaren inguruan dabilela, Iggy Pop bezala, Aretha Franklin eta Humble Pie taldeko Steve Marriott gogorarazten duten ahotsekin. Hiperbolikoa? Ez, zatoz show batera eta ikusi eta entzun DRAW, The Liza Colby Sounden EP berria.  “Abesten dudanean gaiztoa izan nahi dut, femeninoa, ahalduntzailea eta sexualtasunez betea”, dio New Yorken sustraituta dagoen artistak. “Rock n’ rollarekin amatxo aurpegian ostikatu nahi dut”.

Garaje-rockaren indarra, kontzertu handietako rockaren ereserki-boterea, arimaren antzerki-jaiaren izerdiz blaitutako salbazioa eta punk rockaren erronka burlatia aprobetxatzen dituen estetikak bereizten du Liza Colbyren soinua. Lizaren ahotsak ausarki sentiberak dira, zutabeak eta zure arima astintzen dituzte. LCS soinuak birak egin ditu AEBko ekialdeko kostaldean zehar, eta taldea hainbat lekutan aritu da, besteak beste, Webster Hall, Bowery Electric, PNC Bank Arts Center, The Wellmont Theater eta Jones Beach aretoetan. Era berean, lepo betetako Whisky A Go klubean ere aritu da LCS, Los Angelesen. Orain arte, rock n’ roll laukoteak bi EP argitaratu ditu. Aurretik plazaratutako lanen artean daude harrera bikaina izan zuen High Yellow (2011) eta Live (2013).

Liza Colby Sound taldean ia bi hamarkadaz elkarrekin aritu den musikari-hirukotea aurkituko dugu. Instrumentista bikain horiek sekulako curriculuma dute, itzal handiko artista askorekin egin baitute lan, besteak beste, Ozzy Osbourne, Rick Derringer, Edgar Winter, Raging Slab, Suzanne Vega, Garland Jeffreys, Lenny Kaye, Jim Carroll Band, Del Fuegos (Dan Zanesekin), The Paley Brothers, Denis Leary eta Joey Ramone ospetsuekin. Zinemarako eta telebistarako musika ere egiten dute, eta berriki Denis Leary-ren Sex & Drugs & Rock & Roll telesailean hartu dute parte.  Adam Roth gitarra-jotzailea, Alec Morton baxu-jotzailea eta C.P. Roth bateria-jotzailea dira The Liza Colby Sounden bihotza. 2015eko abenduan hil zen Adam, minbiziaren aurka adoretsu borrokatu ondoren. LCS-k Tom McCaffrey gitarra-jole psikodeliko sutsuarekin bat egin du, eta Gloria Gaynorrekin eta Liberty DeVittorekin aritutako musikaria eskubide osoko taldekidea da orain.

The Liza Colby Sound taldetik kanpo, Lizak zetazko eta lizpaperezko ahots-estiloen ekarpena egin die hainbat musikariri eta talderi, hala nola Enrique Iglesias, Denis Leary, John Legend, The Gold Setting, Johnny Burgos eta The Sweet Things-i; halaber, Chris Rocken Top 5 filmean “It Ain’t Easy” kantua aurkeztu zuen eta Sex & Drugs & Rock & Roll telesailean Elaine Hendrixen ahotsa da abestietan. Gainera, Lizaren ahotsa entzun da ESPN, VH1, NASCAR eta Sesame Street ekitaldi eta saioetan.


 


 

Itzuli