Osteguna, 12 Apirila 2018
MFC Chicken
Rhythm and Blues
Badira urte batzuk Spencer Evoy Londresera iritsi eta musikari amorratu eta gosetien taldea bildu zuela Holloway Roadeko oilasko erreen taberna batean, bere buruari agindutako misio sakratua burutzeko: Europa osoko entzuleak dantzan jartzea Estatu Batuetako Pacific Northesteko rock'n'roll soinuei esker. Harrezkero, oilaskoen zaletuek ospea lortu eta Erresuma Batuko showrik zirraragarriena eskaintzen dute. Rock’n'roll-Rhythm & Blues talde horrek Europako entzuleak mira eginda uzten ditu bere estiloari esker.