Ou Mama!
Ou Mama! ez da kontzertu hutsa. Ou Mama! musika-ikuskizun paregabea da, showa, komedia, vaudevillea eta kontzertu didaktikoa uztartzen dituena. Estatu Batuetako musika beltzaren jatorriaren muinera jotzen du, ondoren ezagunagoa egin den rock musikari egin dion ekarpena berreskuratu eta ezagutzera emateko. Ou Mama! ikuskizunak une dibertigarriz eta surrealistez betetako bidaia proposatzen digu, non ikusleak parte hartuko duen eta konplize izango den luzaroan atseginez gogoratuko duen esperientzian.
Proiektua 2013ko udaren amaieran hasi zen mamitzen Getxon, tabernetan programatu ohi diren kontzertu akustikoen ondoan bestelako aukerak eskaintzeko asmoarekin. 2014ko udan egin zen lehenengo kontzertua eta, ordutik, taldeak etenik gabeko arrakasta izan du gaur egunera arte. Herriko jaietan, ekitaldi pribatuetan eta bestelako tokietan ere aritzen da, tabernen zirkuitua baztertu gabe.
Ou Mama! kontzertura doanak dantza egingo du, abestu, barre, showean parte hartuko du, musika beltzari buruzko bitxikeriak ezagutuko ditu eta, horren guztiaren gainetik, lagunarteko parranda politaz gozatuko du kantu zaharrekin eta ingelesezko, euskarazko eta gaztelaniazko klasikoen bertsio berriekin.