Osteguna, 09 Abuztua 2018

Señor No

Rock

SEÑOR NO Donostian jaio zen 1993an, La Perrera taldea desegin ondoren. 23 urte geroago, Xabik (ahotsa, gitarra eta abestien sortzailea) jarraitzen du taldea zuzentzen, alboan Fumai (baxua), Fosy (bateria) eta Jorge Colldan (gitarra) dituela. Taldeak orain arteko bere diskorik onena («No cambies siempre») grabatu du. Disko horri aurretik grabaturiko beste bost disko gehitu behar zaizkio, baita beste disko bat eta single bat Roy Loneyrekin ere. Gainera, dozena bat single, split eta abar ere grabatu ditu. Roy Loneyk eta Cheetah Chromek Espainian egiten dituzten biretako talde laguntzailea ere bada, eta hain zuzen Cheetah Chromerekin kaleratuko dute beste single bat hemendik gutxira.

Itzuli