Ezagutu gure ekimenak

San Martin merkatua eta Garapen Jasangarrirako Helburuak

GJHk

2015eko irailean, Garapen Jasangarrirako Agenda 2030 onetsi zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak (NBEk). Garapen Jasangarrirako 17 Helburuk (GJHk) osatzen dute, eta erakunde publiko nahiz pribatuek 2030. urtea baino lehen lortu beharreko xedeak finkatzen dituzte. 

Asmoa argia da: munduko gosea errotik erauztea eta gizarte jasangarriak eratzea. Hauek dira 17 GJHak:

Gure konpromisoa GJHekin

Agenda berri horretan, sektore pribatuak garapen jasangarria lortzen duen zeregin garrantzitsua aintzatetsi zuen Nazio Batuak.

Enpresak laguntza handia izan daitezkeenez GJHak lortzeko, San Martin merkatukook erabaki dugu garapen jasangarrirako helburu hauek geure egitea eta gizarte jasangarriago batera bidean jartzea:

  • Hambre cero2 helburua Goserik ez Gosea deuseztatzea, elikadura-segurtasuna eta nutrizio hobea lortzea eta nekazaritza jasangarria sustatzea.
  • Igualdad de género5 helburua Genero-berdintasuna Generoen artean berdintasuna lortzea eta emakume eta neskatoak ahalduntzea.
  • Agua limpia y saneamiento6 helburua Ur garbia eta saneamendua Uraren erabilera eta kudeaketa jasangarria eta guztiontzako saneamendua bermatzea.
  • Energía asequible y no contaminante 7 helburua Energia irisgarria eta ez-kutsagarria Energia eskuragarri, fidagarri, jasangarri eta modernoak bermatzea guztiontzat.
  • Trabajo decente y crecimiento económico 8 helburua Lan duina eta hazkunde ekonomikoa Hazkunde ekonomiko iraunkor, barneratzaile eta jasangarria; enplegu oso eta emankorra, eta lan duina sustatzea guztiontzat.
  • Producción y consumo responsables 12 helburua Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak. Kontsumo eta ekoizpen jasangarria bermatzea.
  • Acción por el clima13 helburuaKlimaren aldeko ekintza Klimaren aldeko ekintza. Kontsumo eta ekoizpen jasangarria bermatzea.

Gure lana GJHetan

Neurri zehatz hauek ari gara San Martin merkatuan lantzen:

Alimentación y nutriciónElikadura eta nutrizioa

  • Elikadura eta bizimodu osasungarriak sustatzea.
  • Elikagaietan kalitate- eta segurtasun-estandar handiak eskaintzea.
  • Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako konpromisoa hartzea.

Alimentación y nutriciónHornidura jasangarria

  • Hornitzaile jasangarriak kontrolatzea.
  • Lankidetza- eta hobekuntza-programak jorratzea.

Alimentación y nutriciónKlima-aldaketa

  • Kontsumitzaileak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko kanpainak egitea.
  • Energia-eraginkortasuna bilatzea.
  • Ura jasangarritasunez kontsumitzea.
  • Enpresaren ingurumen-inpaktua txikitzeko programak jorratzea.
  • Langileen, hornitzaileen eta komunitatearen higiene-ohiturak hobetzea.
  • Hondakinak egoki kudeatzea.

Alimentación y nutriciónGizarte-ongizatea

  • Gure taldearekin konpromisoa hartzea.
  • Lanean segurtasuna eta osasuna lantzea.
  • Langileak prestatzea eta garatzea.
  • Aniztasuna eta aukera-berdintasuna bermatzea.
  • Lan-bizitza eta bizitza pertsonala bateragarri egitea.
  • Eskubide kolektiboak betetzea.
  • Gure komunikabideetan emakumea ahalduntzea

Alimentación y nutriciónKontsumoa 

  • Kontsumo arduratsua sustatzea.

Banatu

Itzuli