Merkatuaren historia
1884tik gaur egun arte
1884 eraiki zenetik gaur egunera arte, San martin Donostiako gizarte-, kultura- eta ekonomia-garapenaren sinbolo izan da. Prozesu hori merkatuak izandako aldaketa arkitektonikoetan islatzen da, 2005ean amaitu zirenak, merkatu berriaren inaugurazioarekin.
Lan arkitektoniko horrek tradizioa eta abangoardia bateratu ditu eta 2006an Espainiako Merkataritza Zentroen Elkarteak emandako Merkataritza Formula Berrien Eraketa Onenaren saria eskuratu zuen.
Molde frantseseko eraikina
1882an, José de Goicoa arkitektoak San Martin Merkatuaren proiektua diseinatu eta garatu zuen. Baionako Les Hallesen lanean inspiratuta.
Hornidura-merkatuaren lehen pabilioia 1884an inauguratu zuten San Martin plazaren iparraldean, non, Artzain Onaren katedrala eraiki bitartean, donostiar leialak aldi baterako hartzen zituen kapera txikia zegoen.
Populazioaren hazkundearen ondorioz, merkatua handitu behar izan zuten eta hogei urte beranduago Goicoak bigarren pabilioi bat eraiki zuen plazaren hegoaldean. Baina hiria atsedenik gabe haziz zihoan alboko herrietatik eta beste probintzia batzuetatik zetorren jendearekin, eta 1907an San Martin berriro zabaldu egin zuten. Oraingo honetan, Juan R. Alday arkitektoak Goikoaren bi pabilioiak lotu zituen bien artean geratzen zen kalea estaltzea ahalbidetu zuen egiturari esker. Horrela, San Martin merkatuaren hirugarren pabilioia sortu zen eta hiriko merkaturik garrantzitsuena bihurtu zen.
Azken eraldaketak arrandegiko hormigoizko egituran egin ziren 30eko edo 40ko hamarkadan eta aurrealdearen azken aldaketa berrogeita hamarreko hamarkadakoa da.
Aire berriak
2003; Donostia haziz jarraitzen du, trafiko eta aparkaleku arazo berriak eta kontsumo eta merkataritza dinamika berriak sortzen dira, segurtasun, erosotasun eta osasungarritasun eskaerak… San Martin merkatuak ez zuen aldaketa berri horiei guztiei aurre egiteko biderik.
Testuinguru horretan, Donostiako Udalak -eraikinaren jabea- eta merkatuko handizkariek merkatu zaharra berri batengatik ordezkatzea adostu zuen, hiriaren behar berrietara egokitzeko.
Bi urtetako lanen ostean, San Martin merkatu berria sortu zen, merkatu tradizionalaren eta merkataritza gune modernoen abantailak bateratuz.
Luis Uzcanga arkitektoaren estudioa izan zen Donostiako erdigunea urbanistikoki biziberritzeko proiektuaren arduraduna. Lan konplexua izan zen, bi urteko iraupena izan zuen eta ordura arte Gipuzkoan sekula erabili ez ziren baliabide teknikoak erabili ziren.
San Martin berriak eraikin zaharreko zenbati elementu bereizgarri berreskuratu zituen: erdiko bidea, hamar metro zabalerako oinezkoen pasabide erosoa, eta fatxadetako beirate zabalak.
Horrez gain, lanek merkatuaren inguruko hiru kale oinezkoentzat bihurtu zituzten, espazio publiko berri bat sortuz. Gunerako sarbidea ere hobetu egin zen, 600 lekuko lurpeko aparkaleku baten bidez.
XXI. menderako merkatua
San Martin merkatu berriaren eskaintzak tradizioa eta modernotasuna batzen ditu. Modako lehen markek eta aisia eta kulturako liderrek espazio bera partekatzen dute 1.900 m2ko supermerkatu batekin, kafetegiekin… eta merkatu tradizionaleko handizkariekin batera, indartuta eta berrituta itzuli direnak.
2006an, Espainiako Merkataritza Zentroen Elkarteak merkatu berriari Merkataritza Formula Berrien Eraketa Onenaren saria eman zion “merkatu zaharreko jarduera gaur egungo eskaintza moderno eta erakargarriarekin konbinatzeagatik, zuzen eta errentagarri, eta modu horretan hiri-espazioa berreskuratzeagatik”.