San Martin merkatua
Frutería Fernández
Begietara begiratuz gero, berehala ohartuko zara Gemmaren, Lourdesen eta Gurutzeren odolean gene berdinak dabiltzala. Hiru ahizpak nerabezaroan iritsi ziren San Martinera, Juan Fernandez aitaren fruta-dendan laguntzera.
"1979an, 46 urte zituela, aitak lantegiko lana galdu eta fruta-denda irekitzea erabaki zuen. Guk ez genuen ikasi nahi eta, hartara, berarekin eta Maria Cruz izebarekin hasi ginen lanean. Gaur egun aita eta izeba, biak ala biak, erretiroa hartuta daude. Lan handiko urteak izan ziren, baina ongi pasatu genuen. Merkatu zaharrean hain hotz handia egiten zuen, letxugak ere izozten ziren. Eskuetan ospelak edukitzen genituen eta egunkari-paperetan biltzen genuen geure burua, hotza kendu nahian. Nolako oroitzapenak! Kalitateko fruta saltzeko apustua egiten dugu. Fruta merkea ekarri izan dugunean ez dugu saldu eta azkenean bota egin behar izan dugu. Gainera, bezeroak ongi zaintzen ditugu".
Aurkituko duzu ere
Lekaleak, fruitu lehorrak, zuku naturalak.
Harremana
- 943 42 09 99
Ordutegia
- de lunes a sábado (8:00 - 20:00)