San Martin merkatua
Illarreta
Baserrian denok egin behar dugu lan
Maria Jesusek hilabete besterik ez zuen eman San Martin zaharreko postuan. Merkatuko instalazio berrietan ikasi du barazkiak saltzen, eta bezeroen eta lankideen babesa jaso duela dio.
"Hamahiru urte daramatzat merkatuan; oso berritzat dut neure burua, lankide batzuek berrogei urtetik gora daramatzatela kontuan hartuta. Senarra da baserriko ugazaba eta haren ama hil zenean ni hasi nintzen San Martineko postuaz arduratzen. Hasieran ez nuen inor ezagutzen, baina pixkanaka-pixkanaka eta lankideen laguntzaz, erraza egin zait. Gure produktu guztiak sasoikoak dira: neguan porruak, azenarioak, babarrunak, intxaurrak, sagarrak…eta udan tomatea, lekak… Den-dena etxekoa. Berotegi txiki bat dugu baina ahalik eta gehien lantzen dugu aire zabalean. Senarra da ekoizlea, egun osoa baratzean ematen du, baina barazkiak bildu behar direnean, denok egin behar izaten dugu lan. Taldean aritzen gara, azken buruan gurea familia-enpresa txikia delako".
Harremana
- 943 550 087
Ordutegia
- de lunes a sábado (8:00 - 14:00)