San Martin merkatua
Muñagorri
Hamar urte nituenetik etortzen naiz merkatura
Juanak berrogeita hamar urte egin ditu Andoaingo Muñagorri baserritik merkatura etortzen. Hantxe bizi da familiarekin, eta bertako baratzean lantzen ditu biharamunean San Martin merkatuan salduko dituen barazkiak.
“Gure guraso biak baserritarrak ziren. Hamar urte nituela hasi nintzen merkatu zaharrera etortzen, amari laguntzen. Goizean goiz iristen ginen, autoz, barazkiak deskargatzen lagundu, postua jarri eta eskolarantz abiatzen nintzen, Andoainera. Gogoratzen naiz hasieran bezeroekin tratatzea kostatu egiten zitzaidala eta nahiago nuela landan aritzea. Baina bizitzan gauza guztiekin bezala, azkenean ohitu egiten zara. Lana gustatu egiten zait, nahiz eta oso bizitza lotua izan. Ezkonbidaiatik hona ez naiz inoiz oporretan joan, atera kontuak. Seme-alabei asko gustatzen zaie baserria, baina ez bertan bizi izateko, gozatzeko baizik. Badakite gauza gehiegi utzi behar izango lituzketela”.
Ordutegia
- de lunes a sábado (8:00 - 14:00)