San Martin merkatua

Origen: solteko elikagaiak, ekologikoak eta hurbilekoak

-1 solairuaSolteko salmenta

«Bizio osasungarrien saltokia gara»

Serena Angolik zuzentzen duen Origen saltokian, bat egiten dute planetaren jasangarritasunak —ez dute plastikozko ontzirik erabiltzen— eta osasunaren zaintzak, soltean eskaintzen dituzten produktu bikainei esker.

«Badira zenbait hamarkada San Martin Merkatua kalitateari eta hurbileko produktuari lotuta dagoela. Guk bete-betean egiten dugu bat filosofia horrekin, eta, beraz, oso harro gaude familia handi honetako kide izateaz. Gure dendan elikagaiak soltean erostea aukeratzen duenak aurrerapausoa ematen du etorkizun berdeago eta kontzienteago baterako bidean», azaldu digute.

Produktuen ehun erreferentzia inguru aurkituko dituzu hemen: Hernaniko marmeladak, Ebroren deltako arroza, espeziak, dozenaka infusio, deshidratatutako fruituak, arrozak, lekaleak, fruitu lehorrak, artisau-txokolateak, pastak, zerealak, ozpinetakoak…

 

Aurkituko duzu ere

infusiones, frutos secos, encurtidos...

Harremana

Ordutegia

  • de lunes a sábado de 8.00 a 14.00

Banatu

Itzuli