Maiatzeko kontzertuak Gastropotean
Adi, hau guztia antolatu dugu eta!
Maiatzak 3
The Tricky Brothers
Power-hirukote hori Madrilgo musika-talde sendo eta moldakorrenetako bat da. Izan ere, The Tricky Brothers hirukoteak bere kantak eta musika beltzaren eta rockaren inguruko bertsioak eskaintzen ditu, eta, horrez gain, estatuko eta nazioarteko artista bakarlarien banda izaten dira Espainian zehar egiten dituzten biretan.
Banatu
“España Directo” gure lankide Inmaren Adarrazpi gaztandegian
Adarra mendiaren magalean dago Adarrazpi gaztandegia, naturaz inguratuta. Han dihardute, elkarren ondoan, Mikel Beldarrain eta Inma Iriondo senar-emazteek, Idiazabal jatorri-deiturako gaztak egiten. Biak ala biak gazteak eta ekintzaileak dira. Egun batean, hiria utzi eta buru-belarri murgildu ziren «teknologia berriei irekitako» lanbide tradizional batean.
Banatu
Apirilean hau guztia zure zain Gastropotean!
Udaberria, eguraldi ona eta... Apirileko Feria Gastropotean ! Ondoren, datozen asteotarako antolatu ditugun kontzertuak
Banatu
Gastropote ETB1eko ‘Txoriene’ saioan
Gastropoteko ordezkari talde bat, Nerea Aramburu eta Miren Celaya buru zirela, Alex Barrena eta Xabier Celayarekin batera, ETB 1eko ‘Txoriene’ saioan izan dira berriki. Bertan, Zigor Iturrieta sukaldariarekin batera Gastropotean eskatu daitezkeen bi pintxo prestatzen ibili dira: Izokin tatakia mango ozpin-olioarekin eta errai pepitoa.
Bideo honetan emaitza ikus dezakezue eta etxean prestatu
Banatu
Ezagutu gure ekimenak
Goiatz Erribera baserria
Gazteak gara, bai, baina txikitatik aritu gara baratzean
Aitziber Almandoz eta Mikel Kabida bikotekideak izateaz gain, lankideak ere badira. Eta gainera, San Martin Merkatuko baserritarrik gazteenak. 26 urte dituzte eta gurean 40 urte eman dituzten Julian eta Consuelori erreleboa hartu diete.
“Gure baserriak Goiatz Erribera izena du. Martutenen dago, eta Goiatz Txikiko Julianen bizilagunak gara. Jubilatzeko garaia zela eta postua libre geldituko zela esan zigunean argi ikusi genuen guretzat aukera ona zela eta San Martinera etorri nahi genuela adostu genuen. Nire gurasoek baratzak dauzkate eta betidanik ibili gara mundo honetan”, adierazten du Aitziberrek.
Bikotea ez da hutsetik hasi behar, Julianek zituen bezero gehienak mantendu dituzte eta. “Oso harrera ona izan dugu eta oso gustura gaude. Julianek saltzen zituen patatak eta tomate ospetsuak saltzen jarraituko dugu, bezeroei asko gustatzen zaie eta. Baina eskaintza handitu egin dugu, dena etxekoa izanik”.
Banatu
Sonakay Gastropotean!
Gure lagunak diren Sonakay taldeko kideak berriz izango ditugu Gastropotean. Beraien lehenengo kontzertua izango da Got Talent España lehiaketan lortutako arrakasta eta gero.
Zatoz Mikel Laboa eta Benito Lertxundiren kanta ospetsuenen bertsio flamenkoak entzutera eta gozatzera. Otsailaren 22an 19.00etatik aurrera.
Banatu
BMW X2-ren aurkezpena Gastropotean
Kotxeak gustuko badituzu eta ausarta bazara, zatoz ostegun honetan, otsailak 22, BMW X2 modeloa ezagutzera, BMW Lurautoren eskutik.
Banatu
Recogida de material para los niños del Sahara
Lehenengo aldiz, Donostiako Unibertsitateko bi ikaslek –Iker Gastaminza eta Yannick Briones– Unirail izeneko lasterketan parte hartuko dute Saharako herrialde txiroenetan material solidarioa banatzeko asmoz.
Hau dela eta, otsailaren 15ean, osteguna, 19.00etatik 22.00etara, gure merkatuko erdiko galerian, ondorengo materiala jasotzeko gune bat jarriko dugu.
Arropa: futbol taldeetako kamisetak, galtzerdiak, txapelak eta zapatak.
Jolasak: baloiak, erraketak, palak.
Banatu
Helmuga solidarioa: Maroko
San Martin Merkatua da Yannik Briones eta Iker Gastaminza donostiarren abentura solidarioaren babesle nagusietako bat. Unibertsitateko bi ikasleek Maroko zeharkatuko dute automobilez, iparraldetik hegoaldera, Sahara basamortuko herrixka pobreenetara materiala eramateko.
Banatu
HARTU PARTE «ZENBAT DAKIZU DANBORRADARI BURUZ?» LEHIAKETAN
San Sebastian egunaren harira, lehiaketa dibertigarri bat jarri dugu abian, danborradari buruz zenbat dakizun erakuts dezazun. Animatu parte hartzera! Gure merkatuko produktuez osatutako 300 euroko saskia irabaz dezakezu.