Ezagutu gure ekimenak

San Martinen nabarmen egin du gora hondakinen birziklapenak

Ekintza iraunkorrak

San Martin Merkatuak, hondakinen kudeaketa orokorrean espezialista den Tratamientos Geuria enpresarekin lankidetzan, itzelezko aurrerapausoa eman du hondakinen ingurumen-inpaktua murrizteko bidean.
2019an, bi enpresek plan bat diseinatu zuten, helburu argiarekin: San Martinen sortzen diren hondakinen birziklatze-tasa hobetzea, eta, hala, NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egitea. Ezarritako neurriei esker datu bikainak lortu dira.

Paperaren eta kartoiaren birziklapenaren gorakada:

2019an erabilitako paperaren eta kartoiaren % 87 birziklatu da. Horren baliokide dira:

  • Kontxa eta Ondarreta hondartzak zeharkatuko lituzkeen folio-kutxez egindako bidea
  • edo 1.550 zuhaitz botatzea ekiditea
  • edo ia 6 milioi litro ur aurreztea
  • edo urtebetez Donostia eta Malaga arteko bidea (joan-etorria) automobilez egiteak sortuko lukeen C02 isuria saihestea.

Film-plastikoaren birziklapenaren gorakada:

12 tona film-plastiko birziklatu dira.

Proiektuaren beste ardatzetako bat film-plastikoa lantzea izan da. Gainerako hondakinetatik bereizi da, birziklatu eta galauts bihurtzeko. Modu horretan, plastikozko material berriak egin dira.

Jarduketa horiek lagungarri izan dira:

  • Petrolio-kontsumoa saihesteko
  • Ur-kontsumoan aurrezteko
  • Substantzia kimikoen erabilera gutxitzeko

EPSaren birziklapenaren gorakada:

5 tona EPS (porex edo poliestileno hedatu) birziklatu dira, 200 zuhaitzek iragazten duten CO2aren baliokidea.

Miren Celaya San Martin Merkatuko zuzendariaren esanetan, «gure eguneroko jardunaren ingurumen-inpaktua hobetu behar genuenez, hondakinak kudeatzeko plana martxan jartzea erabaki genuen». «Planetaren zaintzarekin oso sentsibilizatuta gaude. Bide onetik goaz, baina ibilbidea luzea da eta asko dugu egiteko», azaldu du Celayak.

Gainera, hondakinak egoki kudeatuz eta trinkotuz, San Martin Merkatuak honako emaitza hauek lortzen ditu:

  • Laneko gunea optimizatzea, hondakinen bolumena trinkotuta.
  • Higiene eta garbitasun handiagoa.
  • Aurrezpen ekonomikoa, hondakinen bolumena txikitzean gehiago garraiatu daitekeelako aldiro.
  • Karbono-aztarna murriztea, hondakinak eramateko eta kudeatzeko bidaien kopurua gutxitu egiten delako.

Itzuli

San Martin-go azkenengo berriak

Martintxo aldizkaria itzuli da San Martin Merkatura

Baserritarrak, arrain-saltzaileak eta harakinak lehen lerroan izan dira COVID-19aren krisialdian, eta haien bizipenaren berri eman digute. Ez utzi haien testigantza irakurri gabe!

«Martintxoren errezetak» sekzioan, pasta freskoa etxean prestatzeko urrezko arauak azaldu eta bi errezeta emango dizkizuegu, lagunak etxera gonbida ditzazuen. Horrez gain, bieira shiitakearekin Maun Grill Bar erara prestatzen irakatsiko dizuegu.

Eta tokiko talentuaren sekzioan, honako hau dakarkizuegu: Irati Guarretxena, diseinatzailea eta Letitare modako markaren sortzailea. Baietz gustatu!

Euskara

Banatu

Ajoblanco de poignons avec langoustines Gehiago ikusi
Urraburu zebitxea Gehiago ikusi
San Martin-go azkenengo berriak

San Martin Merkatuak muturrera eraman ditu prebentzio-neurriak

San Martin merkatuak donostiarren egunerokoan duen garrantziaz jabetuta, Merkatuko Zuzendaritzak hainbat protokolo ezarri ditu arrisku oro saihesteko, gunea babestu eta berme guztiak dituen zerbitzua eskaintzen jarraitu nahian. Gainera, langile, hornitzaile, handizkari eta bezeroekin komunikazioa areagotzea onartu du, eta berritasun guztien jakinaren gainean izango ditu.

Euskara

Banatu

Rouleaux croquants de viande Gehiago ikusi
Camembert labean tipula morearen kofiturarekin Gehiago ikusi
San Martin-go azkenengo berriak

Kontsumidorearen eguna Kontsumobiderekin

KontsumoBIDE kontsumidoreare eguna ospatuko du San Martin Merkatuan eta horregatik 20€ko txartelak oparituko ditu erosketak egiten dituzten pertsonen artean. Zatoz eta zorte on!
 

  • Martxoak 13, ostirala
  • 9.30etatik 14.00etara
  • KontsumoBideren eskutik
Euskara

Banatu

Tartar de atún Gehiago ikusi
Chipirones crujientes con lima y cilantro Gehiago ikusi
San Martin-go azkenengo berriak

Martintxo sortu da, San Martin Merkatuaren aldizkari berria

San Martin Merkatuak Martintxo plazaratu du, hilabetekari berria. Aldizkariaren edukiek bi ardatz nagusi izango dituzte: batetik, sasoiko produktuak nabarmendu eta sustatzea, errezeten eta informazio-pilulen bidez; eta, bestetik, hilero merkatuan egingo diren jardueren eta ekitaldien inguruko edukiak eskaintzea.

Euskara

Banatu

Txipiroi kurruskariak lima eta zilantro ongarriarekin Gehiago ikusi
Crème de haricots blancs avec toast de boudin Gehiago ikusi

Ezagutu gure ekimenak

Arrauna: Donostiarra

Emprendizaje

San Martin Merkatua Donostiako emakumezkoen arraunarekin


Urteetan, beste kirol batzuetan gertatu den bezala, arrauna gizonezkoen jardueratzat hartua izan da. Baina azken urteotan, poliki-poliki, emakumeak beren partaidetza normalizatzea lortzen ari dira. Lehen pentsaezina bazen ere, gero eta emakume-talde gehiago lehiatzen dira estropadetan.

Nabarmentzen ari diren talde horietako bat da Kaiarriba Donostiarra Arraun Elkarteko emakumeen trainerua. 2019tik San Martin Merkatuaren Talentuz ekimenaren partaide da. Tokiko talentua bultzatu eta Donostiako hiritarrekin ditugun loturak sendotzea da ekimenaren asmoa.

Aurrerapausoa da, apala baina garrantzitsua, San Martin Merkatua gure hiriaren dinamizatzaile bilakatzeko bidean.
 

Gora Donostiarra! Aupa neskak!

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

Abatza

0 solairuagaztak

Gure gazta eta ardoak dastatzeko toki oso atsegina dugu

Idiazabal jatorri-deitura duten gaztak, Bidasoa ibaiaren bi aldeetako euskal ekoizle txikien gaztak eta euskal gastronomiako produktu tipikoak dira Abatzaren espezialitatea.

Ardo zuriak, beltzak, arrosak eta apardunak ere eskaintzen ditu Basque Wine markako aterkipean, baita euskal sagardoa eta artisau-garagardoak ere.

Haren arima materra Ioritz Imaz idiazabaldarra da, gaztak egiteko modu tradizionalen eta ekoizle txikien bizimoduaren defendatzaile sutsua, "haiek baitira gure inguruneko iraunkortasunaren zaindariak", azaltzen du irribarre handi batekin.

Saltokiak txoko bat du mahaiekin zeinetan giro ederrean gozatu ahal izango dituzu Ioritzek momentuan mimoz prestatutako gazta eta iberiko-oholak. "Abatza nire eskaintza konpainia onean dastatzeko leku atsegina izatea nahi dut".

 

Aurkituko duzu ere

Gailetatxoak, foie, ...

Harremana

Ordutegia

  • 8.00etatik 20.00etara

Banatu

Itzuli

San Martin-go azkenengo berriak

Participa en el concurso '¿Cuánto sabes de la Tamborrada?'

Participez au concours 'Que savez-vous de la Tamborrada ?'

À l'occasion de la fête du patron de la ville, Saint Sébastien, nous lançons un jeu-concours pour tester ce que vous savez de la Tamborrada. Nous vous invitons à y participer. Vous pouvez gagner un dîner à Maun Grill Bar, aux Halles San Martin.

Participer est très facile :

Zehaztu gabe

Banatu

Camembert labean tipula morearen kofiturarekin Gehiago ikusi
Arkume brika Gehiago ikusi
San Martin-go azkenengo berriak

Hartu parte 'Zenbat dakizu Danborradari buruz?' lehiaketan

San Sebastian egunaren harira, lehiaketa dibertigarri bat jarri dugu abian, danborradari buruz zenbat dakizun erakuts dezazun. Animatu parte hartzera! San Martin Merkatuan dagoen Maun Grill Bar tabernan bi lagunentzako afari bat irabaz dezakezu.

Oso erraza da parte hartzea:

Zehaztu gabe

Banatu

Urraburu zebitxea Gehiago ikusi
Falafel de huevos a la escocesa Gehiago ikusi

Orriak