Ezagutu gure ekimenak
San Martin merkatua eta Garapen Jasangarrirako Helburuak
2015eko irailean, Garapen Jasangarrirako Agenda 2030 onetsi zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak (NBEk). Garapen Jasangarrirako 17 Helburuk (GJHk) osatzen dute, eta erakunde publiko nahiz pribatuek 2030. urtea baino lehen lortu beharreko xedeak finkatzen dituzte.
Asmoa argia da: munduko gosea errotik erauztea eta gizarte jasangarriak eratzea. Hauek dira 17 GJHak:
Gure konpromisoa GJHekin
Agenda berri horretan, sektore pribatuak garapen jasangarria lortzen duen zeregin garrantzitsua aintzatetsi zuen Nazio Batuak.
Enpresak laguntza handia izan daitezkeenez GJHak lortzeko, San Martin merkatukook erabaki dugu garapen jasangarrirako helburu hauek geure egitea eta gizarte jasangarriago batera bidean jartzea:
2 helburua Goserik ez Gosea deuseztatzea, elikadura-segurtasuna eta nutrizio hobea lortzea eta nekazaritza jasangarria sustatzea.
5 helburua Genero-berdintasuna Generoen artean berdintasuna lortzea eta emakume eta neskatoak ahalduntzea.
6 helburua Ur garbia eta saneamendua Uraren erabilera eta kudeaketa jasangarria eta guztiontzako saneamendua bermatzea.
7 helburua Energia irisgarria eta ez-kutsagarria Energia eskuragarri, fidagarri, jasangarri eta modernoak bermatzea guztiontzat.
8 helburua Lan duina eta hazkunde ekonomikoa Hazkunde ekonomiko iraunkor, barneratzaile eta jasangarria; enplegu oso eta emankorra, eta lan duina sustatzea guztiontzat.
12 helburua Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak. Kontsumo eta ekoizpen jasangarria bermatzea.
13 helburuaKlimaren aldeko ekintza Klimaren aldeko ekintza. Kontsumo eta ekoizpen jasangarria bermatzea.
Gure lana GJHetan
Neurri zehatz hauek ari gara San Martin merkatuan lantzen:
Elikadura eta nutrizioa
- Elikadura eta bizimodu osasungarriak sustatzea.
- Elikagaietan kalitate- eta segurtasun-estandar handiak eskaintzea.
- Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako konpromisoa hartzea.
Hornidura jasangarria
- Hornitzaile jasangarriak kontrolatzea.
- Lankidetza- eta hobekuntza-programak jorratzea.
Klima-aldaketa
- Kontsumitzaileak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko kanpainak egitea.
- Energia-eraginkortasuna bilatzea.
- Ura jasangarritasunez kontsumitzea.
- Enpresaren ingurumen-inpaktua txikitzeko programak jorratzea.
- Langileen, hornitzaileen eta komunitatearen higiene-ohiturak hobetzea.
- Hondakinak egoki kudeatzea.
Gizarte-ongizatea
- Gure taldearekin konpromisoa hartzea.
- Lanean segurtasuna eta osasuna lantzea.
- Langileak prestatzea eta garatzea.
- Aniztasuna eta aukera-berdintasuna bermatzea.
- Lan-bizitza eta bizitza pertsonala bateragarri egitea.
- Eskubide kolektiboak betetzea.
- Gure komunikabideetan emakumea ahalduntzea
Kontsumoa
- Kontsumo arduratsua sustatzea.
Banatu
Ezagutu gure ekimenak
Jabi Loiarte-Lizardi Baserria
Barazki ekologikoen kontsumoa goraka urtez urte
Bere baratze ekologikoko urazaz, zarbaz eta porruz inguratuta, erraza da Jabi Loiarte gitarra jotzen aurkitzea, plazako bezeroei irribarreak ateratzen. «Lana utzi eta amaginarrebaren ortuan hasi nintzen lanean, eta oso pozik nago. Gure bezero guztiak kezkatuta daude jasangarritasunarekin, eta ingurumena errespetatzen duten produktuak kontsumitzea atsegin dute».
San Martin merkatuan, Jabi Loiarte da Lizardi baserriaren aurpegia; baina, baserrian, koinatu Joxanekin daramatza, ia 20 urte, buruz buru lanean. Lana utzi eta lurretik bizitzea erabaki zuten biek. «Aitaginarreba-amaginarrebei txanda hartu genien baratzean. Haiek ohiko nekazaritza jorratu zuten, baina niri ez zidan inolako graziarik egiten produktu kimikoez hazitako porruak jateak; horregatik, ekologikoaren alde egitea erabaki genuen», kontatu digu Jabi Loiartek. Hasiera zaila izan zen. Berria zen dena. «Amonaren laguntza berebizikoa izan zen. Eskerrak hari, lanean erakutsi zigun eta!».
Harrezkero, lurra ontzeko eta laboreak izurriteetatik eta gaixotasunetatik babesteko, Lizar baserriko ortuan beren ongarriak prestatzen dituzte belarrez eta mineralez. «Artisau-eran lantzen ditugu gure baratzeak eta, lurra ongarritzeko, geure konposta egiten dugu», erantsi du.
Produktu ugari ditu Jabik postuan. «Barazkiak saltzen ditugu batik bat, baina baita arrautzak, fruta batzuk, txitxirioak, dilistak, eztia, ogia eta abar ere. Gure produktu guztiak ekologikoak eta sasoikoak dira, geure baratzekoak, eta, neguan, beste leku batzuetatik ere ekartzen ditugu, baina ekologikoak beti. Udan, etxekoak dira gehienak. Hasiera zaila izan bazen ere, orain oso pozik gaude saltzen dugunarekin, eta kontsumoa gero eta handiagoa da urterik urte. Gure bezero guztiak kezkatuta daude jasangarritasunarekin, eta ingurumena errespetatzen duten produktuak kontsumitzea atsegin dute. Gainera, bi kontsumo-talde ditugu Donostian».
Nabarmenduta: «Orain ia hogei urte hasi ginen Astigarragako gure Lizardi baserrian nekazaritza ekologikoa ekoizten. Nekazaritza ekologikoaren arauei jarraikiz lantzen ditugu gure fruta eta barazki guztiak».
Lizardi. 0. solairua. Bertako produktuak
www.lizardibaserria.com
Banatu
Ezagutu gure ekimenak
Maratoia
Tokiko produktuari egiten diogun omenaldia
Kontsumoari lotutako jasangarritasunaren zutabeetako bat 0 kilometroko produktuak sustatzea da. Horregatik, udaberrian, gure baserritarren baratzeak beren fruiturik onenak ematen hasten direnean, San Martin Merkatuan San Martin Maratoia egiten dugu: tokiko eta sasoiko produktua (gure merkatuaren funtsa) nabarmentzeko sortu zen bi eguneko jardunaldi bizia.
Esperientzia gastronomikoez osatutako maratoi berezia da San Martin Maratoia, lasterka egitea eskatzen ez duena. Tokiko produktua ezagutu eta dastatu egin behar da, besterik ez. Erraztasun guztiak ematen ditugu, adin guztietako pertsonei zuzendutako jarduera-programa osatuaren bidez; egongo dira: bisita gidatuak, showcookingak, haur eta helduentzako lantegiak, hitzaldiak, bertsolariak, tokiko produktuez betetako saskien zozketak...
Eta gertuko produktuekin kozinatzea baino gauza jasangarriagorik ez dagoenez, egunotan sukaldean arituko gara, eta bezero eta bisitariek erosten dutena unean bertan prestatuko dugu, merkatuan bertan jan dezaten. Benetako esperientzia!
LAGUNTZAILEAK
Banatu
Maiatzaren 10ean eta 11an tokiko produktua omenduko du Maratoia San Martin ekimenak
Tokiko eta sasoiko produktua da gure ezaugarri nagusia, eta, horregatik, omenaldia egin nahi diogu bigarren urtez. Donostia Sustapenaren lankidetzarekin, maiatzaren 10ean eta 11ean jarduera dibertigarri mordoa antolatu ditugu, gozatu, ikasi eta dasta dezazun, eguzkia ateratzen denetik ezkutatzen den arte.
Showcooking-saioak, haurrentzako eta helduentzako lantegiak, gymkhana, hitzaldiak, zuzeneko kontzertuak, tokiko produktuen zozketa…
Banatu
Aste Santuko Merkatua San Martinen
Aste Santuan Donostian izango al zara? Etorri zaitez San Martin merkatura erosketak egitera! Gure erdiko galerian Donostiako hainbat dendek salgai jarriko dituzte beraien arropak eta osagaiak egun osoan zehar. Zatoz buelta bat ematera eta gozatzera!
Egunak: Apiriak 18 eta 19
Ordutegia: 11.00etatik 21.00etara
Tokia: San Martin Merkatuko Galeria
Antolatzaileak: Donostia Moda Kluster, Donostiako Sustapena eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioa.
Banatu
Mimo-k pop-up taberna berria du San Martin Merkatuan
Mimo San Sebastián-ek aldi baterako pop-up taberna zirraragarria zabaldu du San Martin merkatuan, sasoiko produktuak mimo handiz eskaintzeko. Denbora-kontua baino ez zen Mimo San Sebastián-ek sasoiko sukaldaritzarekin eta tokian tokiko produktuak dastatzearen plazerarekin duen lotura sendotzea.
Banatu
Desfile en San Martín con el Clúster Donostia Moda
Gastropote berezi baten esparruan, martxoaren 14an, 20:00etan, San Martin Merkatuak moda desfile bat hartuko du, #DonostiaMarket Donostiako Merkataritza Azokaren hurrengo edizioa abiarazteko ekitaldi gisa.
Merkatuaren historiako lehen desfilea izango da eta Donostiako hainbat establezimenduk hartuko dute parte bertan, Donostiako Sustapenak sustatutako Donostia Moda klusterraren eskutik.
Banatu
Hilabetero, Gastromundiala Gastropotean
Aurten berrikuntzaz beteta dator Gastropotea. Hilabetean behin, GastroMundiala izenapean Gastropote berezi bat ospatuko dugu. Bertan herrialde jakin batekin loturiko pintxoak, garagardoa, musika eta apaingarriak izango ditugu. Gure lehen GastroMundiala Australiakoa izango da. Ondorengo hilabeteotan, Japonia, Alemania, Estatu Batuak, Irlanda edota Belgikako gastronomia ekarriko dugu Gastromundialara. Bidaitu Gastromundialarekin San Martinetik atera gabe!
Banatu
Marina González, Donostia eguneko saskiaren irabazlea
Marina González gure merkatuko produktuez osatutako 400 euroko Donostia eguneko saskia irabazi du. Zorionak!
Banatu
Hartu parte 'Zenbat dakizu Danborradari buruz?' lehiaketan
San Sebastian egunaren harira, lehiaketa dibertigarri bat jarri dugu abian, danborradari buruz zenbat dakizun erakuts dezazun. Animatu parte hartzera! Gure merkatuko produktuez osatutako 400 euroko saskia irabaz dezakezu.
Oso erraza da parte hartzea: