Haurrentzako XII. Marrazki lehiaketa “Dbus eta Gabonak”
Dbusek eta San Martin Azokak 2018ko “Dbus eta Gabonak” haurren marrazketa lehiaketa antolatu dute. Oraingoa hamabigarren edizioa da eta aurreko urteetan arrakasta handia izan du 13 urtetik beherako haurren artean.
Sormena bultzatzeaz gain, lehiaketarekin haurrei Donostian garraio publikoa erabiltzearen garrantzia transmititu nahi zaie, hiri-espazioen jasangarritasuna eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren erabilera ezinbestekoa izaten da Gabonetan.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
Banatu
Jazz Morning Brunch San Martinen
San Martin merkatuan Jazzaldiaren musika-uhin onari lotu nahi gatzaizkio eta, horregatik, Jazz Morning Bruncha antolatu dugu ostegunean, hilaren 26an, ostiralean, hilaren 27an, eta larunbatean, hilaren 28an.
10:30etik 12:30era, formula gastromusikal paregabea eskaintzen dizugu: aukeratu gure 4 brunchetatik gustukoena eta gozatu zuzeneko jazzaz San Martin merkatuko galeria nagusian. Planik hoberena esku-eskura!
Banatu
Uztailaren 5ean Harrotasunaren jaia ospatuko dugu!
Uztailaren 5ean harrotasuna ospatuko dugu San Martinen eta horretarako New Yorketik datorren Rock N’ Rollaren Erregina, Liza Colby, zuzenean izango dugu merkatuan. Haren musika bekatuzko larunbat gauetarako da, eta sendagai diren igande goizetarako. Musika lazgarria da; sexu-askapeneko musika; une garrantzitsuenetarako musika. Liza Colbyren soinua da. Garaiotan behar dugun musika da.
Eguna: uztailak 5, osteguna
Ordua: 19.00etatik 20.00etara
Tokia: Gastropotean
Gehituren laguntzarekin.
Banatu
ZATOZ MERKATURA BAZKALTZERA!
Ekainaren 15ean eta 16an, 13.00etatik 16.00etara, Maratoi San Martin egitarauaren barruan, bizipen gastronomiko paregabea bitzeko aukera izango duzu. Erosi produktu freskoa nahi duzun saltokian eta utziezu prestatzen Basqeu Culinary Centerreko ikasleei.
1. AUKERATU PINTXOA:
Banatu
Eman izena doan koktelgintza-lantegian!
Profesionalen maila erakutsi nahi al duzu hurrengo lagunarteko afarian? Aprobetxa ezazu Maratoia San Martin ekimenaren programazioak eskaintzen duen aukera eta eman izena Mikel Diaz Boulevard 9ko koktelgileak eskainiko duen koktelgintza-lantegian. Ostiralean, ekainaren 15ean, egingo da, 19:00etatik aurrera, Gastropote postuan.
12 plaza daude.
Inprimaki hau bete besterik ez duzu egin behar ekainaren 12a aurretik:
Banatu
Ekainaren 15ean eta 16an tokiko produktua omenduko du Maratoia San Martin ekimenak
Tokiko eta sasoiko produktua da gure ezaugarri nagusia, eta, horregatik, omenaldia egin nahi diogu. Donostia Sustapenaren lankidetzarekin, ekainaren 15erako eta 16rako jarduera dibertigarri mordoa antolatu ditugu, gozatu, ikasi eta dasta dezazun, eguzkia ateratzen denetik ezkutatzen den arte.
Showcooking-saioak, haurrentzako eta helduentzako lantegiak, gymkhana, hitzaldiak, zuzeneko kontzertuak, tokiko produktuen zozketa…
Banatu
Loquillo protagoniza la portada de nuestra revista número 25
Loquillo ageri da gure aldizkariaren 25. zenbakiaren azalean
Banatu
Antxoaren, hegaluzearen eta txakolinaren astea
Hazi Fundazioak eta Gipuzkoa Ostalaritzak antolatuta, datorren larunbatean, ekainaren 2an, Txakolinaren, Antxoaren eta Hegaluzearen Astearen laugarren edizioari emango zaio hasiera, eta San Martin Merkatuak lehenengoz hartuko du parte ekimenean.
Ekainaren 9ra arte, pintxoak edo anoak eta txakolina dastatu ahal izango dituzu gure merkatuko hainbat saltokitan.
Banatu
Ezagutu latindar sukaldaritzaren zaporeak El rinconcito Latinon
Takoak, arepak, natxoak guakamolearekin, txilakileak… Latindar gastronomiaren platerik ezagunenetako batzuk ezagutu ahal izango dituzu maiatzeko eta ekaineko ostiral eta larunbat guztietan, 11:00etatik 20:00etara, Gastropotearen postuan.
Basque Culinary Centerreko ikasleak diren Julio Lence Paredesek, Roberto Zulaica Isidrok eta Ricardo Navarrok gure merkatua aukeratu dute beren platerak ezagutarazteko eta Latinoamerikako usain eta zaporeak ekartzeko.
Zatoz eta gozatu! Eramateko ere presta diezazukete.
Banatu
Maiatzeko kontzertuak Gastropotean
Adi, hau guztia antolatu dugu eta!
Maiatzak 3
The Tricky Brothers
Power-hirukote hori Madrilgo musika-talde sendo eta moldakorrenetako bat da. Izan ere, The Tricky Brothers hirukoteak bere kantak eta musika beltzaren eta rockaren inguruko bertsioak eskaintzen ditu, eta, horrez gain, estatuko eta nazioarteko artista bakarlarien banda izaten dira Espainian zehar egiten dituzten biretan.