John Malkovich, San Martinen loreak erosten
Donostian bisitari ibili da John Malkovich aktorea, eta gure azokara ere inguratu da. Mimiku loradendara joan zen, eta zur eta lur utzi zituen hango neskak, aktoreak berak prestatu baitzuen lore-sorta. Gerbera txikiak, krisantemoak eta zelosia laranjak eta gorriak hautatu zituen. Eskerrik asko gurera etortzeagatik. Ohore handia izan da guretzat.
Banatu
San Martingo azokak 40.000 euro emango ditu Donostian kirol amateurra sustatzeko
Urtearen hasiera aldera, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du San Martingo Azokak Donostiako zortzi kirol-klub ezagunekin, zeinei 40.000 bat euro emango baitizkie, “Mesede-eskailera” deritzon proiektuari esker. Aipagarria eta berezia da babesletza hori San Martinen historian, eta garbi erakusten du azoka horrek Donostiarekin eta klub amateurretan kirola egiten duten milaka herritarrekin duen konpromisoa.
Zer da “Mesede-eskailera”?
Banatu
Roberto Etxeberria diseinatzailea, Fan 23 gure aldizkariaren azalean
Eskuragai dago jada, San Martingo azokak argitaratzen duen Fan aldizkariaren azken zenbakia, zuretzat arreta handiz prestatutako edukiz betea.
Roberto Etxeberria diseinatzaile eibartarra elkarrizketatu dugu. Zenbait pasadizo dibertigarri kontatu dizkigu Etxeberriak, bai eta bere ibilbide profesional ezin azkarragoaren ardatz batzuk azaldu ere.
Bestalde, gure arrain-saltzaileen atzetik ibili gara 24 orduz: lonjan, arrain-enkantean… Haien eguneroko bizimodua eta sentipenak hobeto ezagutzeko aukera ederra.
Banatu
Gastropote Oh Là Là Lacunzarekin
Zatoz musikarik dibertigarrienarekin gozatzera Frikun (Afro funk & Biguine)taldea eskutik eta Dj Zuatzekin eskutik (Funk soul house). Pintxorik goxoenak ere izango ditugu! C'est magnifique! Lacunzaren laguntzarekin
Banatu
Ekainaren 29an Harrotasuna ospatuko dugu San Martinen, The Bronson taldearekin!
Zatoz ostegunean Gastropoterako antolatzen ari garen Harrotasunaren jaira, eta ekarri ondo pasatzeko gogo handia. Musika-emanaldi txundigarri eta dibertigarri batez gozatuko dugu, funk-, soul- eta disko-musika egiten duen The Bronson taldearekin. Eta Gehitu Elkarteko lagunak ere etorriko dira. Zatoz GastroHarrotasunera!
Banatu
The Pink Force itsulapiko solidarioak San Martinen daude jada
Uda honetan, San Martin merkatura erosketak egitera etortzen zarenean, diruz lagundu ahal izango diozu "#ThePINKforce, haur zoriontsu gehiago eta minbizi gutxiago dituen mundu baten aldeko” kanpainari. Kanpainaren sustatzaileak ASPANOGI (Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea), San Sebastian Turismo & Convention Bureau eta R2-KT Star Warseko enbaxadore txikia dira. Donostia ospitaleko “Piratenea” onkologia pediatrikoko unitatea berritzeko dirua biltzeko helburua du, haurrek askoz giro alaiagoaz goza dezaten ospitalean dauden bitartean.
Banatu
San Martinek indarraren alde arrosa besarkatu du
San Martin Merkatuan indarraren alde arrosa besarkatu dugu, eta ASPANOGI - Gipuzkoako Haur Onkologikoen Gurasoen Elkarteak eta Donostia Turismoak antolatutako #ThePinkForce kanpainarekin bat egin dugu, funtsak bildu eta Donostia Ospitaleko “Piratenea” onkologia pediatrikoko gunea berritzeko helburuarekin. Horrela, haurrak askoz giro alaiago batean egongo dira.
Banatu
El jueves 8 de junio, GastroErasmus patrocinado por Heineken
Gogor ikasi baduzu, zatoz ikasturte amaiera ospatzera! Gu festarik dibertigarriena ari gara prestatzen: poteak, pintxoak eta Luis Costa Deep House eta Artie Escolar DJak. Apunte zaharrak eta testu liburuak ekartzen badituzu, zuzeneko zozketetan parte ahal izango duzu erruleta handi batekin eta primerako opariekin.
Banatu
Fnac Donostiak MUSIKAREN EGUNA ospatuko du Ekainaren 17an
Zazpigarren urtez, Fnac Donostiak MUSIKAREN EGUNA ospatuko du, Dkluba, Ginmusica eta Estrella Galiciarekin lankidetzan.
Banatu
¡Toma tazas!
SI NO QUIERES CALDO, Y TE APETECE DESAYUNAR MUESLIS O COPOS DE AVENA, TOMA
DOS TAZAS. O TRES. LAS QUE QUIERAS. TE DECIMOS CÓMO PUEDES DECORAR
TUS TAZAS Y TAZONES. ES FÁCIL Y DIVERTIDO.
NECESITAMOS:
+ Vajilla blanca (tazas,
platos…)
+ Esmaltes de uñas en tus
colores preferidos
+ Un bol desechable
+ Unos palillos de brocheta
Pausuak
