Malko ilarra
Gore-goreneko produktua
Kolore berde bizi eta distiratsua. Testura samur eta delikatua. Zapore gozo eta atsegina. Malko-ilarra maitemintzen gaituen bitxi berdea da, errezeta bakoitza esperientzia gastronomiko ahaztezina bihurtzen duena. Donostiako bi jatetxe ospetsurekin hitz egin dugu. Beren kartetan produktu zoragarri hori dute, San Martin Merkatuko baserritarrei erosia.
«Gure bezeroek gehien espero izaten duten plateretako bat da»
Narru jatetxeak oso gogoko ditu bertako eta sasoiko merkatuko produktuak; beraz, urteko sasoi honetan, malko-ilarra da protagonista haien sukaldean.
BITXI BAT. «Malko-ilarra sasoiko bitxietako bat da, eta bezeroek gehien espero izaten duten plateretako bat. Balio gastronomiko handia du, produktuaren kalitatea eta zaporea dela eta. Malko-ilarra probatzen baduzu, berriro errepikatu nahiko duzu».
KONTU HANDIZ. «Narrun, produktuaren zaporea nabarmentzen saiatzen gara, estali gabe. Bereziena produktuaren kalitatea da. Kontu handiz egiten dugu lan produktuarekin, ez baitugu nahi horren berezia den zaporea estaltzerik. Behar-beharrezkoa bakarrik kozinatzen dugu, zaporeak ahoan eztanda egin dezan».
OSO ESKATUA. «Arrakasta handiko platera da gure jatetxean, eta bezero askok gogotsu espero izaten dute sasoia. Kartatik kanpo dugu, produkzioak ez baitu askorako ematen. Hain zuzen ere, horrek bihurtzen du produktua paregabe eta berezi».
ZORROTZA. «Atzean lan handia duen produktua da; ernetzen denean biltzen da, eta ez zaio gizentzen uzten. Azken finean, lan asko eskatzen duen produktua da, oso uzta txikikoa —sasoiaren eta naturaren baldintzen mende baitago— eta gozo-gozoa. Guk Altzueta Barazkiak-eko Irune Berakoetxeari erosten dizkiogu, nahi ditugun baldintzak betetzen dituelako: freskoa, kalitatekoa eta 0 km-koa».
«Ahoan eztanda egiten duten bolatxo gozoak dira».
Bella Bowring eta taldea, Geralds Bar tabernakoak, erabat maiteminduta daude Gipuzkoako baratzarekin. Horregatik, egunero berritzen duten kartan leku berezia dute Goiatz Erribera baserriko Aitziber Almandoz baserritar gaztearen baratzeko malko-ilarrek. «Aitziberrek ez du parekorik. Mikelek eta biek asko zaintzen dute egiten dutena, oso langileak dira, eta pertsona bikainak. Oso harreman polita sortu dugu haiekin, eta ez dago hitz nahikorik zer ondo aritzen diren azaltzeko».
«Jendeak oso gustuko du malko-ilarrekin egindako edozein plater, eta maiz harritu egiten da horiek prestatzeko ditugun moduekin. Askotariko platerak egiten ditugu, hala nola zainzuriak ilarrekin, tipuletak ilarrekin eta tagliatelleak ilarrekin, baita txigorkia ilarrekin eta txirlekin ere. Malko-ilarrak oso gozoak dira, ahoan eztanda egiten duten gozokiak, landare-kabiar modukoak. Balio gastronomiko handia dute».
Banatu
San Martin merkatua
Zuka San Martin
Wagyu-ko hanburgesak baino askoz gehiago
Urdaiazpiko moztu berriarekin egindako txigorkiak tomate birrinduarekin, hirugihar- eta cheddar gazta-ogitartekoa arrautza frijituarekin, brioche txigortua gurin eta marmeladarekin, opilak, bertako tomate-entsalada... ZUKA SAN MARTIN berrian, Wagyu hanburgesa arras ezagunez gain, eskaintza gastronomiko zaindu batez gozatuko duzu goizean goizetik: gosariak, hamaiketakoak, bazkariak, askariak eta afariak.
Zuka San Martineko taldeak ilusio handiz ekin dio etapa berri honi. San Martineko erdiko galeriara lekualdatu da, ordutegi zabalagoa izango du eta berritasunez betetako karta sortu du. «San Martin Merkatuak gastronomia, kalitatezko produktua eta kokapena baloratzen dituen jende asko erakartzen du, eta horixe da, hain zuzen ere, gure proposamenarekin bat datorren bezero-mota. Sinbiosi horrekin bizitzea funtsezkoa da gure proiekturako», azaldu du taldeak.
KOKAPEN BERRIA: «Merkatuaren erdiko korridorera joan gara, eta, beraz, jende gehiagok ikus gaitzake; hau da, aukera gehiago ditugu gure proposamena publiko zabalago bati helarazteko. Geure lekua dugu, edukiera handiagoarekin, eta barra-gunea eta 16 mahairentzako gunea hartzen ditu barne».
KARTA ZABALAGOA. «Ordutegi zabalagoa dugunez, goizeko zazpi eta erdietatik aurrera irekita baikaude, karta luze eta oso samar bat diseinatu dugu. Etapa berri honetako berrikuntzarik handienetako bat hauxe da: orain arte ez bezala, egun osoan zehar irekitzen dugu, astelehenetik igandera, eta gosariak ere ematen ditugu. Gainera, aperitiboak, bazkariak, askariak eta afariak emango ditugu, eta, beraz, Wagyu hanburgesak, saltxitxa-ogitartekoak eta izozkiak baino gehiago eskainiko dugu. Zukaren esentziari eta izateko arrazoiari eutsita, askotariko produktuak barne hartzen dituen karta bat sortu dugu, jendeak aukera izan dezan egunero ere gure lokalera bazkaltzera etortzeko».
Aurkituko duzu ere
Ensaladas, perritos calientes, picoteo, helados artesanales, postres caseros, cerveza atesana...
Harremana
- 623 36 91 69
- web
Ordutegia
- De 7.30 a 22.30 de lunes a domingo
Banatu
Ostatuetako gune berriaren inaugurazioa Korrontzi taldearekin
San Martin Merkatuko galeria nagusian, martxoaren 7an, azokako bi taberna berri inauguratu ziren. Horren ondorioz, bezeroek dagoeneko bi establezimendu moderno eta eroso dituzte, kalitatezko eta denboraldiko produktua ardatz duen eskaintza gastronomiko osoa dutenak.
Korrontzi euskal folk taldeak hartu zuen parte ekitaldian. Bere musikarekin eta dantzarien konpainiarekin ikuskizun bizia eta magikoa eskaini zuten.
Banatu
Martintxo Nº46
Zure negozioa izan nahi duzu San Martin Merkatuan?
Hainbat postu eskuragarri ditugu errentamendu bidez lagatzeko, ondorengo ezaugarriekin:
- Azalera: 24 m2
- Jarduera: txikizkako salmenta
- Lagapen-epea: 5 urte
- Baldintza ekonomikoak: kontsultatu
Interesatuta bazaude, bidali info@sanmartinmerkatua.com postara:
Banatu
Bacalao skrei glaseado con miso y escarola lisa
Osagaiak
Para el glaseado:
- 4 cucharadas de vino blanco
- 4 cucharadas de salsa de soja
- 4 cucharadas de miso
- 2 cucharadas de azúcar moreno
Para el bacalao:
- 4 lomos de bacalao Skrei
- 2 escarolas lisas
- 2 puerros
- 2 cucharadas de salsa de soja
- 2 cucharadas de vino blanco
- 1 cucharada rasa de maicena
- Aceite de oliva virgen extra
- Arroz blanco
Elaboraketa
- Preparar el glaseado mezclando bien el vino, la salsa de soja, el miso y el azúcar moreno.
- Colocar los lomos de bacalao en una fuente de horno y bañar con la mezcla.
- Dejar reposar en el frigorífico un mínimo de 30 minutos.
- Lavar bien las escarolas y cortarlas longitudinalmente.
- Cortar el puerro desde la zona que empieza a ponerse verde.
- Poner en una sartén un chorrito de aceite y saltear la escarola y el puerro unos minutos.
- Añadir un chorrito de agua, tapar y dejar cocinándose unos 10 minutos, hasta que se ablande.
- Mezclar la maicena con el vino blanco y añadir a la verdura junto con la salsa de soja.
- Cocinar unos minutos hasta que se espese la salsa.
- Encender el grill del horno.
- Sacar el bacalao del frigorífico, bañar bien con la marinada y hornear unos 10 minutos cerca del grill, hasta que esté dorado.
- A la hora de servir, poner una cama de arroz blanco, colocar un lomo de bacalao, la escarola, los puerros y regar con la salsa del bacalao.
Banatu
San Martin merkatua
SM KAFE
"Egunero irekitzen dugu, festa egunetan ere"
Giro ona eta arreta bikaina!
Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 7.30etatik 23.00etara
Ostirala eta larunbata: 7.30etatik 24.00etara
Igandea: 9.00etatik 23.00etara
Ordutegia
- Astelehenetik ostegunera: 7.30etatik 23.00etara Ostirala eta larunbata: 7.30etatik 24.00etara Igandea: 9.00etatik 23.00etara
Banatu
Martintxo Nº45
San Martin Merkatua Easo kalean dago orain
Urtarrilaren 8tik aurrera, zure konfiantzazko handizkariak behin-behineko merkatuan artatuko zaitu, Easo kalearen 12. zenbakian. Bertan, betiko erosketak egin ahal izango dituzu, eroso, San Martin Merkatua birmoldatzeko lanak egiten diren bitartean. Obrek lau hilabete inguru iraungo dute.