San Martin-go azkenengo berriak

«Betiko merkatua izaten jarraituko dugu, baina irudia berrituta»

Urtarrilean hasiko dira San Martin Merkatua birmoldatzeko lanak. Lau hilabete inguru iraungo dute, eta, tarte horretan, behin-behineko merkatu bat moldatuko da Easo kalearen 12. zenbakian. San Martin Merkatuko zuzendariak esan digu zer neurri ezarriko dituzten erosketak egiteak esperientzia erosoa eta kalitatezkoa izaten jarrai dezan. Birmoldaketaren ondoren San Martin berria nolakoa izango den ere azaldu digu.

Euskara

Banatu

Rouleaux croquants de viande Gehiago ikusi
Crema de alubias blancas con tosta de morcilla Gehiago ikusi
San Martin-go azkenengo berriak

Merkatuko tabernak berritzeko lanak hasi dira

Merkatuko galerian dauden bi ostalaritza lokalak berritzeko lanak hasi dira duela egun batzuk eta 2024ko hasieran irekitzea aurreikusten da.

San Martin Merkatuko kideontzat oso proiektu garrantzitsua da, izan ere aste batzuk barru ostalaritza eskaintza berri batez disfrutatzeko aukera izango baitugu zuekin guztiokin eta ziurrenik, bezero berri askorekin.

Euskara

Banatu

Txipiroi kurruskariak lima eta zilantro ongarriarekin Gehiago ikusi
Tartare de thon Gehiago ikusi
San Martin-go azkenengo berriak

Donostiar Ahaztezinen bila gabiltza

Euskara

Banatu

Camembert con cebolla morada Gehiago ikusi
Arkume brika Gehiago ikusi
San Martin-go azkenengo berriak

Urrian, jaso doan zure on line erosketa lehiatiletan

Inoiz egin al duzu on line erosketa gure webgunean? Sartu www.sanmartinmerkatue.com webgunean eta begar duzun guztia instant batean erosiko duzu.
Euskara

Banatu

Garaiko ilarrak urdaiazpiko eta arrautzarekin Gehiago ikusi
Rosbif con espárragos Gehiago ikusi
Interesdun pertsonaia

EN TOL SARMIENTO

Musika Taldea

"Arrakasta oso subjektiboa da"

“En Tol Sarmiento edo ETS, 2005. urtean Iekora izeneko Arabako herri txiki batean sortu zen musika taldea da. 18 urteko eboluzio eta heltze-prozesu baten ondoren, ETS gaur egun Euskal Herriko jende askoren bihotzetara heldu den musika egitasmoa da. Aste Nagusian zuzeneko indartsua eskainiko dugu Donostian, kementsua, entzulegoaren zati handi bat dantzaraztea, barre egitea eta hunkitzea lortuko duena. Udako kontzertu handienetakoa izango da guretzat eta ziur gaude hartu eman berezi bat suertatuko dela publikoarekin”.


 

Nola ari zarete uda pasatzen?

2022ko abenduan Guretzat izeneko gure zazpigarren lana aurkeztu genuen Durangoko Azokan eta segituan aretoetako bira batean murgildu ginen. Emanaldia udako kontzertuetara moldatu dugu orain eta hasi besterik ez dugu egin. Atzeko prestakuntza handi baten ondoren, kontzertuekin gozatzen ari garela esan dezakegu, aurrean milaka lagun aurkitzen ari garelako.

Egungo Euskal Herriko talderik arrakastatsuena zaretela esan daiteke. Zein da zuen arrakastaren gakoa?

Asko esatea da! Zenbakiek hori dioten arren, arrakasta neurtzeko beste irizpide batzuk daudela pentsatzen dugu, arrakasta oso subjektiboa da. Gakoa, gure ustez, ETSren melodia itsaskorretan dago, urtez-urtez ereserki bilakatu diren abestien sorkuntzan. Bestalde, bizitza arrunta eta normalitatea irudikatzen dugu gure unibertsoan, letretan, eta hori jendeak baloratzen du

Zeintzuk dira arrakastaren alde ilunak zuen kasuan?

Taldearen izena goraka doan heinean, ardurak, presioak, auto exigentziak eta perfekzionismoak ere gora egiten dute eta horrek egunerokotasuna eta bizitza baldintzatzen du.

Taldea sortu zenean gazteleraz abesten zenuten. Zergatik egin zenuten salto euskarara? Zer lortu duzue euskara hutsean kantatzeari esker?

Gutxiengoan dagoen hizkuntza batean kantatzeak ateak itxi baino, irekitzen dizkizula pentsatzen dugu. Taldekide gehienak Errioxan bizi zirenez gazteleraz kantatzen hasi ginen, hizkuntzaren hautuari buruzko hausnarketa handirik egin gabe. Lehenengo diskoaren birarekin Euskal Herria ezagutzeko aukera izan genuen eta modu natural batean euskal zirkuituan jotzen hasi ginen. Momentu horretan konturatu ginen askoz interesgarriagoa zela taldearen identitatea euskararen bueltan sortzen jarraitzea. Gaur egun, abesti guztiak euskaraz idazteko konpromezu sendoa dago. Haur, nerabe, gazte, heldu zein aitona-amonen hizkuntza sozializazioan gure ekarpena egiten saiatzen gara, nolabait, euskalduna ez den komunitatea ere musikaren bidez euskarara hurbilduz.

Nola ikusten da Euskal Herria eszenatoki baten gainean?

Gizartearen alderik emozionalena ikusten da kontzertuetan. Esperientzia bat bizitzeko prest joaten den jendea eta abesti batek izan dezakeen indarra erakusten duena.

Zein da betetzeke daukazuen ametsa?

Euskal Herritik kanpo gehiago jotzea eta euskal kulturaren erreferente izatea.

Banatu

San Martin-go azkenengo berriak

Gure ingurumenarekin konprometitutako musika

Rosalia edo Cold Play zelebreek kontzertu iraunkorren aldeko apustua egin aurretik, beren jarduketen ingurumen-inpaktua murrizteko, Kataluniako Reus herriko talde berezi batek planeta zaintzeko konpromisoa hartu zuen, musika-tresna estranbotikoen bidez. Duela gutxi Orquesta Reusonicaren musikaz gozatzeko aukera izan genuen itsasoari eskainitako kontzertu batean.

Euskara

Banatu

Ostras gratinadas con paleta ibérica Gehiago ikusi
Ajoblanco de poignons avec langoustines Gehiago ikusi

Orriak