San Martin merkatua

Ameri-Goikoa

-1 solairuabertako produktuak

"Kalitatearen aldeko apostua egin dugu beti"

Eneriz Imaz langile nekaezina eta baikorra da. Arretaz zaintzen du bere fruta- eta barazki-postua. Horri esker, kalitate bikaineko produktuez beteta egoten da beti. Mugaritz jatetxearen hornitzailea da eta, David Bisbal Donostiara etortzen den bakoitzean, sasoiko ilarrak edo beste edozer erosten dio.

"Askotariko barazkiak ditut, kalitate handikoak eta egunean bertan moztuak. Perretxikoen mundua izugarri gustatzen zait: onddoak, zizak, ziza horiak eta gorringoak saltzen ditut. Ezti naturalak ere baditut, baita tomateak eta sasoiko produktu guztiak ere. Horrez gain, belarrekin egindako ukenduak, artisau-eztia eta abar ditut. Orain, barazki txikietan espezializatzen ari naiz, jatetxeei saltzeko, adibidez Andoni Luis Adurizen Mugaritzi. Izugarri gustatzen zait nire lana".

Aurkituko duzu ere

Nueces, mieles, cera, ungüentos…

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

Talo

0 solairuaokindegi eta gozotegiak

Ogiaren boutique bat gara

40 ogi mota baino gehiago eta askotariko opilen eskaintza. Horiexek dira Taloren bereizgarriak. “Ogi artean hezi naiz eta ikaragarri gustatzen zait joerei jarraitzea, baita gure bezeroen gustuei aurrea hartzea ere”, diosku Ainhoa Martínezek, San Martin merkatuko okindegi bakarraren jabeak.

“Gure indarretako bat produktua sarri aldatzea da. 40 ogi mota baino gehiago eta askotariko opilen eskaintza ditugu. Ogiaren boutique bat gara. Jantzi-dendetan bezala, Talon ere bi sasoi ditugu urtean, eta horietan produktu berriak aurkezten ditugu. Nik joerei jarraitzen diet eta ahal dudan guztietan bidaiatzen dut, munduko hainbat herrialdetako okindegiak eta merkatuak ezagutzeko. Nire hobby bat da. Gure bezeroak xarmagarriak dira. Askotarikoak dira: pasoko jendea, turistak eta merkatura egunero erosketak egitera datozen pertsonak. Nik hori aintzat hartzen ikasi dut eta mundu guztia animatu nahi dut erosketak egiteko merkatura etortzera. Merezi du. Guri asko gustatzen zaigu bezeroei aholkuak ematea. Prestatu beharreko menuaren arabera, ogi mota bat edo beste gomendatzen diegu. Horixe egiten dugu, adibidez, GastroPoten. Zerbitzatuko diren pintxoen arabera, ogi mota bat edo beste proposatzen dugu”.

"Oso leku erosoa ere badugu, mahai eta aulkiekin, bezeroek gosaltzeko, gozoa eta gazia, baita igande goizetan ere".

Aurkituko duzu ere

Opilak, pastak, bizkotxoak, enpanadak, tartak, eramateko kafea...

Harremana

Ordutegia

  • de lunes a sábado (8:00 - 20:00)

Interesgarri izan daiteke

TALOREN HISTORIA HOBETO EZAGUTU NAHI BADUZU, irakurri Ainhoari egindako elkarrizketa FAN aldizkariaren 13. zenbakian.

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

Parada Baserria

0 solairuabertako produktuak

11 urte nituenetik nago San Martinen. Nire ama 84 bete arte egon zen!

Juani Iraola emakume alaia, bizia eta saiatua da. Oso gazterik hasi zen merkatuan lanean, ama Antxoni orkatilako lesio batetik sendatzen zen bitartean. Dagoeneko 50 urte baino gehiago igaro dira. Urte horietan guztietan, Martuteneko bere baserrian landatzen dituen barazkiak saltzen jardun du.

“Nire ama 84 urte bete arte egon zen merkatuan. 96 urte zituela hil zen. Asko maite zuten eta Udalak omenaldi batzuk egin zizkion. Poz-pozik nago merkatu honetan, batez ere zaharberritu zutenetik. Baratzean lan egitea oso nekagarria da. Gogorra da, lan handia egin behar da. Nire bezero batzuek hiri-baratzeak hartu dituzte, baina ez dute luzaroan iraun. Ondo dago jendeak jakitea zenbat kostatzen den baratze bat aurrera ateratzea, gure lanari balioa emateko. Hemen, merkatuan, gauza guztiek itxura ederra dute, baina baserrian bestela da. Gainera, orain izurri asko daude: barraskiloak, harrak... Lehen, tomateari bakarrik ematen genion tratamendu txiki bat, ez herdoiltzeko; gainerako produktuei, ezer ez. Orain, berriz, perrexileraino ere heltzen dira izurriak. Edonola ere, ez nuke lan hau ezeren truke ere aldatuko”.

Harremana

  • 943 463 129
  • 608 678 834

Ordutegia

  • 8:00 - 14:00

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

Nicasio Etxea

0 solairuaharategiak

«Baztango txahala, urdaitegiko aukerako produktuak eta prestatutako jakiak dira gure oinarriak»

Mikel Urrestarazuk aita Nicasio zenaren urratsak jarraitu zituen, horrek duela 50 urte baino gehiago sortutako harategian. Emaztearekin eta bere taldearekin batera, kementsu egiten du lan, haragiak arte-lan baten itxura har dezan. Nabarmenak dira gama altuko urdaitegiko produktuen sorta eta etxeko lantegian prestatutako jakien aldeko apustua. «Etengabe ari gara gure produktua eta bezeroarekiko arreta hobetzen».

«18 urte nituela, Marianistetan UBIa bukatu ondoren, harategian lan egiten hasi nintzen. Ikasle ona nintzenez, irakasleek karrera bat egitera animatu ninduten, baina ni harategi batean hazitakoa naiz. Aitak oso negozio oparoa eraiki zuen hutsetik, eta seme bakarrak berarekin jarrai zezan nahi zuen. Hamarkada batzuk igaro dira ordutik.

Gaur egun, inoiz baino harroago egon gaitezke haragiaren kalitateaz. Baztango txahala eta rubia galega arrazako behia dira gure espezialitateak. Urdaitegian, gure produktu guztien kalitatea hobetu dugu, gama altukoak dira eta iberikorik eta urdaiazpiko egosirik onenak ditugu.

Gainera, Casa Nicasion harro gaude gure lantegian prestatutako produktuez. Lantegia merkatuan bertan dagoenez, saltokitik metro gutxira, gure platerak egin berriak izaten dira eta etengabe berritzen ditugu. Eskarmentu handiko eskuek prestatzen dituzte, etxeko betiko zaporeak eskainiz. Gure bezeroen egunerokoa errazten duen betiko janaria da».

Aurkituko duzu ere

Etxeko saltxitxak eta hanburgesak, plater kozinatuak, hestebeteak eta gaztak.

Harremana

Ordutegia

  • de lunes a sábado (8:00 - 20:00)

Interesgarri izan daiteke

Mikel hobeki ezagutu nahi baduzu, irakurri haren historia FAN aldizkariaren 3. zenbakian.

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

Muñoa Alimentación

0 solairuaharategiak

Aitaren harategian jaio nintzen

Javier Muñoa txuleta, oilasko eta urdaiazpikoen artean hezi zen. Izan ere, txiki-txikitatik laguntzen zion aitari 1954an sortutako familia-harategian. Duela urte batzuetatik gourmet harategi ospetsu bat kudeatzen du, emazte Maite Bravorekin batera. Haien bezeroen artean chef entzutetsuak daude.

"Kalitate handiko haragi gorriak aukeratzen ditugu, koipe-iragazketa, kolorea eta testura oinarri hartuta. Era berean, askotariko haragi-produktuak eskaintzen ditugu, hala nola txahalkia, txerriki iberikoa, esne-arkumea eta bertako hegaztiak. Argi dugu bezeroa motibaturik izan behar dugula eta, horretarako, kalitateko produktu berriak eskaini behar dizkiogula. Izugarri gustatzen zaigu harritzea! Adi begiratzen diegu merkatuko berritasunei. Edozein produktu berri saldu aurretik, lehenbizi guri gustatu behar zaigu; bestela, ez dugu saltzen. Guretzat, kalitatea eta arreta funtsezkoak dira. Horrez gain, gourmet produktuen aukera zaindua dugu. Horien artean, azpimarratzekoak dira artisau-foiea, urdaiazpiko %100 iberikoa eta kontserbak, besteak beste".

Aurkituko duzu ere

Iberikoak eta hestebeteak, artisau-xarkuteria, ketuak, gaztak, aurrekozinatuak eta kontserbak.

Ordutegia

  • 8:00 - 20:00

Interesgarri izan daiteke

Ezagutu Javier Muñoa-ren historia gure FAN aldizkariaren 5. zenbakian.

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

Maribel Urdaitegia

0 solairuaharategiak

Hamarkadak daramatzagu ezkur iberikorik onenak saltzen


"Salamancako urdaitegien tradizio luzeko familia bat gara. Hemen, kalitatea eta zaporea dira nagusi. Mokadu bakoitzarekin Salamancako lurretara bidaiatzen dugu".

“Niri ikaragarri gustatzen zait San Martinen lan egitea. Hamarkadak daramatzagu hemen, Donostian aurki daitezkeen ezkur-iberikorik onenak saltzen: urdaiazpikoak, txorizoak, saltxitxoiak eta solomoa. Markarik ospetsuenak eta Guijueloko gure iberiko propioen aukera zorrotza. Guk geuk aukeratzen ditugu abereak eta haiengandik onena ateratzen dugu, San Martinen saltzeko. Horrez gain, Idiazabalgo, Mantxako eta Frantziako gaztak saltzen ditugu, baita hainbat sari irabazi dituen txistor bikaina ere. Eta ez dugu txerriki iberikoa ahaztu behar: luma, presa eta sekretua. Gure produktuek munduan zehar bidaiatzen dute, turista askok erosi eta maletan eramaten dituztelako. Maribelen, dena da gozoa! Produktua asko zaintzen dugu.

Orain, gainera, barran txoko bat daukagu, non urdaiazpiko eta gazta ogitartekoak, pintxoak eta razioak eskaintzen ditugun ardoz lagunduta nahi izanez gero, gure produktuak dastatu eta merkatutik oso aho zapore onarekin alde egin ahal izateko".

Aurkituko duzu ere

Txerriki iberikoa (presa, luma eta sekretua), nazioko eta nazioarteko gaztak.

Harremana

  • 943 423 089

Ordutegia

  • de lunes a sábado (8:00 - 14:30 / 16:30 - 20:00)

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

La Supera

0 solairuafrutadenda

Beti erabiltzen dut buruan negozioa hobetzea eta gauza berriak ikastea

“30 urte daramatzat fruta saltzen. Izugarri gustatzen zait nire lana! 2005ean eraikin berria egin zutenetik gaude San Martinen. Etortzea proposatu ziguten eta ez genuen zalantzarik izan. Oso ongi hautatutako fruta dugu, berezia eta kalitaterik onenekoa", dio Rosa Ruizek.

“Onena saltzen saiatzen naiz beti, baina inon ere ez dago produktu ona eta merkea. Batzuek diote gaur egun ez dagoela lehengoa bezalako frutarik, baina ez da egia. Egon badago. Jendeak lan ona egiten du landan, produktua kontrolatzen duten kimikariekin, zuhaitzak sulfatatu gabe… Eta fruta bikaina dute, baina jende guztiak ez du horren prezioa ordaindu nahi. Fruta berezia dut, kalitaterik onenekoa. Fruta erakutsi aurretik garbitu egiten dut. Maniadun itzela naiz. Adibidez, larunbatetan goizeko bostetan dagoeneko hementxe egoten naiz, fruta gustatzen zaidan bezala prestatzen. Xehetasunak asko zaintzen ditugu. Saltzen dudan fruta asko kutxatxoetan jartzen dut, etxerako bidean mailatu ez dadin. Duela urte batzuk, hotzean prentsatzeko makinaz prestatutako zuku berdeak saltzen lehenak izan ginen Donostian. Ez du zukugailuarekin zerikusirik. Barazkien eta fruten bitamina eta zuntz guztiak gordetzen ditu. Miresgarria da. Gibela garbitzeko, likidoak kanporatzeko edo, besterik gabe, gogoa duzulako zukua nahi izanez gero, La Superan nahi duzuna egingo dizugu, dietista baten aholkularitzarekin”.

Aurkituko duzu ere

Barazkiak, fruitu lehorrak, jogurt ekologikoak.

Harremana

  • 943 432 108

Ordutegia

  • de lunes a sábado (8:00 - 20:00)

Interesgarri izan daiteke

Rosa Ruiz HOBEKI EZAGUTU NAHI BADUZU, ez utzi pasatzen beraren historia FAN SAN MARTIN aldizkariaren 12. zenbakian.

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

Kenji Sushi Bar

0 solairuasushi

Benetako janari japoniarra, merkatuko osagaiekin

Kenjiren sushi ospetsua 0 solairuko kokapen berri batean aurkituko duzu, non eserita jan ahal izango duzun, karta zabalago eta hobeago batekin eta harritzeko gogo handiarekin. “Oso ilusionatuta nago, oso proiektu polita da, eta publiko berriak erakarriko ditugu”.
 

KOKAPEN BERRIA. “0 solairuan jarraitzen dugu, baina ondoko lokalera joan gara, lehen Zuka hanburgesategia zegoen tokira. Berritasun nagusietako bat da eroso eserita jateko lekua daukagula, bai barran, bai mahai altuetan. Eta, noski, eramateko janaria, lehen bezala”.

KARTA BERRIA. Sukaldari japoniarrak bere sorterriko sustrai gastronomikoak errespetatzen dituzten platerekin berritu du karta, San Martin Merkatuko beste postu batzuetako osagai freskoak eta sasoikoak gehituta. Lehen mailako kalitatezko sushia, plater beroak, hotzak eta postreak. “Gure espezialitatea etxeko janari japoniarra da, egunerokoa, Japonian gure etxean jaten duguna. Merkatu filosofia daukat, horregatik erabiltzen dugun lehengaia San Martinen bertan erosten dugu: barazkiak baserritarrei eta arraina Garridori”.

Aurkituko duzu ere

Algak, sakea, Japoniako garagardoak, azkenburukoak.

Harremana

Ordutegia

  • Astelehenetik larunbatera 8.00 - 21.00

Interesgarri izan daiteke

Ezagutu hobeto Kenji, FAN aldizkariaren 19. zenbakian sushiari buruz egin genuen erreportaje berezian.

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

Iñaki & Jenny

-1 solairuaharategiak

Gure aita, Paco Echeverria, gauza guztietan aitzindaria izan da

Echeverriatarrak historia luzeko klana dira San Martin merkatuan. Merkatu zaharrean Pacok eta Mariatxok zuten oilasko-dendatik Jenny Sushira, familia horretako hainbat belaunaldi aritu dira buru belarri bezeroei hoberena eskaintzen. Idoia Echeverriak, hirugarren belaunaldiko aurpegirik ezagunenak, bi hamarkadako eskarmentua du publikoaren aurrean.

"Hamabost urte nituela hasi nintzen lanean, ikasle txarra bainintzen. Halere, 12 urte nituenean ere larunbatetan eta oporraldietan ekartzen ninduen aitak, David nebarekin batera, bezeroei diru xehea bueltatzen laguntzeko, eskaerak poltsetan sartzeko eta etxeetara eramateko. Oso goiz jaikiarazi gaitu! (barreak). Gure aita, Paco Echeverria, gauza guztietan aitzindaria izan da. Duela urte asko egin zuen delicatessen produktuen eta aurretik prestatutako produktuen aldekoa apustua, hutsean ontziratzeko merkatuko lehenengo makina erosi zuen... Beti gustatu zaio bezeroen gustuei aurrea hartzea, eta esperimentu asko egin ditu beti, hoberena eskaintzeko asmoz. Oso mokofina da. Beti izaten du buruan produktu berriak sartzea. Produktuei dagokienez, David nebak lantegian ahalik eta artisau-era hoberenean egiten dituen fianbreak saltzen ditugu, besteak beste. Frantzian ikasi zuen hala prestatzen, hantxe egin baitzituen ikasketak. Haragiari dagokionez, Iñaki Dorronsoro osabak Astigarragan pentsu naturalez hazten dituen txahalak, oiloak eta oilaskoak saltzen ditugu. Ehunduran eta zaporean argi nabaritzen da hori, eta bezeroek eskertu egiten dute".

Aurkituko duzu ere

Aurrez prestatutako platerak, gaztak, hestebeteak, saltsak eta sushiak.

Ordutegia

  • de lunes a sábado (8:00 - 20:00)

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

Frutería Fernández

0 solairuafrutadenda

Begietara begiratuz gero, berehala ohartuko zara Gemmaren, Lourdesen eta Gurutzeren odolean gene berdinak dabiltzala. Hiru ahizpak nerabezaroan iritsi ziren San Martinera, Juan Fernandez aitaren fruta-dendan laguntzera.

"1979an, 46 urte zituela, aitak lantegiko lana galdu eta fruta-denda irekitzea erabaki zuen. Guk ez genuen ikasi nahi eta, hartara, berarekin eta Maria Cruz izebarekin hasi ginen lanean. Gaur egun aita eta izeba, biak ala biak, erretiroa hartuta daude. Lan handiko urteak izan ziren, baina ongi pasatu genuen. Merkatu zaharrean hain hotz handia egiten zuen, letxugak ere izozten ziren. Eskuetan ospelak edukitzen genituen eta egunkari-paperetan biltzen genuen geure burua, hotza kendu nahian. Nolako oroitzapenak! Kalitateko fruta saltzeko apustua egiten dugu. Fruta merkea ekarri izan dugunean ez dugu saldu eta azkenean bota egin behar izan dugu. Gainera, bezeroak ongi zaintzen ditugu".

Aurkituko duzu ere

Lekaleak, fruitu lehorrak, zuku naturalak.

Harremana

  • 943 42 09 99

Ordutegia

  • de lunes a sábado (8:00 - 20:00)

Banatu

Itzuli

Orriak