San Martin merkatua

Foies Goiburu

-1 solairuafoie gras eta ahate produktuak

Artisau-foieak prestatzen ditugu, inolako gehigarririk gabe

Ahateak dena du ona, baita mokoa ere. Ongi dakite hori Goiburun. Izan ere, foieak artisau-eran prestatzen dituen enpresa gutxienetakoa, eta akaso bakarra, da Gipuzkoan. Haren produktu ezin gozoagoak eskuratu nahi izanez gero, San Martin merkatuko -1. solairuan aurkituko dituzu ostiral eta larunbatetan.

“Oso lehengai ona erabiltzen dugu, gure ahateak aire zabalean hazten ditugulako eta artoa jaten dutelako. Gainera, prestatzeko prozesuan ez dugu inolako gehigarririk erabiltzen: ez koloragarririk, ez kontserbagarririk, ez antioxidatzailerik. Gure produktuak guztiz naturalak dira. Asko azpimarratzen dugu puntu hori eta bezeroek badakite eta eskertu egiten dute. % 100 gehigarririk gabeko foiea egiten dugun enpresa gutxienetakoa, akaso bakarra, gara. Horrek esan nahi du behin irekiz gero oso denbora gutxi irauten duela hozkailuan. Foieaz gain, magreta, konfita eta beste produktu batzuk ere egiten ditugu. Batez ere asteburuan jaten dira, gutizia gisara. Gure produktuak ez dira egunero jatekoak eta, horregatik, asteburura begira saltzea erabaki genuen. Oso langile gutxiko familia-enpresa izanik, horrela eginez lantegian gure erritmoari eusteko eta ostiral eta larunbatetan San Martin merkatuan egoteko aukera dugu. Gure berezko tokia da San Martin, erreferentzia baita kalitateko elikaduran”.

Aurkituko duzu ere

Magreta, konfita, ahate-urdaiazpikoa, Modenako olio-erredukzioa…

Harremana

Ordutegia

  • viernes y sábados (9.15 - 14.00)

Interesgarri izan daiteke

EZAGUTU GOIBURU FOIEAK SALTOKIAREN HISTORIA gure FAN aldizkariaren 14. zenbakian.

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

Rosa Marí arraindegia

-1 solairuaarraindegiak

Arrainak pertsonak bezalakoak dira, denek dute zerbait berezia

San Martin merkatuko arrandegi ezagun horretaz arduratzen den familia bereko hirugarren belaunaldia da Rosa Mari. «Amarengandik jaso nuen postua, baina amonak sortu zuen. Oso harro nago».

"Juancar senarrarekin eskuz esku aritzen naiz. Gizon atsegin-atsegina da, oso lasaia. Gaztetan hasi nintzen lanean: 13 urte nituenerako hegaluzeak garbitzen nituen. Amak ikasteko esaten zidan, baina nik arrandegian egon nahi nuen. Merkatuan eman ditudan urte hauetan guztietan pertsona miresgarriak ezagutzeko parada izan dut. Gure amonaren bezeroen bilobei saltzen diegu, Antiguatik baitatoz gurera erostera. Atsegin handia da hori. Jendeak badaki hemen erosten duten guztia freskoa dela. Inork ez die Aginagako izenez Frantziatik ekarriko. Izugarri gustatzen zait lana. Eta arrainak, denak gustatzen zaizkit. Lehen oso ohikoa zen “katuarraina” jatea eta nik askotan jaten nuen portuan, osaba-izeben etxean, baina garbitzeko oso zaila zen. Arraia saltzen jarraitzen dugu, baina gazteek ez dute ezagutzen. Muxumartina ere oso ohikoa zen lehen. Nire ustez arrain guztiak dira ederrak!".

Aurkituko duzu ere

Itsaskiak, bakailao lehorra eta izozkiak.

Harremana

  • 943 42 13 41

Ordutegia

  • de martes a sábado (8:00 - 14:00)

Interesgarri izan daiteke

Rosa Mari hobeki ezagutu nahi baduzu, irakurri FAN aldizkariaren 1. zenbakian egin genion elkarrizketa.

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

Coro Sotero

-1 solairuaarraindegiak

Koxkeroa naiz. Portua hazi nintzen, sare eta arrain-kutxen artean

Ivan Burgaña, anai-arrebak bezala, Kaiarriban jaio zen, eta horrek nortasuna ematen du. Haur txikia zela, amak arrain-kutxetan kulunkatzen zuen San Martin zaharrean lanean ari zen bitartean. Mutiko koskorra zela, berriz, portuan jolasten zen, ontzien sareen artean. Soldadutzatik bueltan familiaren arrandegian hasi zen lanean eta gaur egun Donostiako arrandegirik ospetsuena da, Michelin izarra duten hainbat chefen hornitzailea.

"Aitaren aldeko amona 15 urterekin hasi zen merkatuan lanean, eta 55 urte bete arte jarraitu zuen bertan. Nere amak ere gaztetatik merkatuan jardun zuen. Gure arreba Maite, Jose Luis anaia eta hirurok ikasketak eta soldadutza burututakoan hasi ginen bertan lanean. Gure familiaren kasuan, gerta daiteke txikitan arrain-kutxetan kulunkatzearen ondorioz izatea arrain-saltzaileak; edota arrain-usaina, guretzat, bizitza osoan lagun dugun Chanel 5.aren parekoa delako. Azken buruan, lan eginez eta errespetuz jokatuz, txikitan barneratutakoa ogibide bihur daiteke. Oso harro nago gure arrandegiaz, baina gurasoek txikitatik irakatsi didate apalak izan behar dugula. Oso zaila da Michelin jatetxeen munduan sartzea, nahiz eta 10ekoa merezi duen produktua izan eta dena ondo egin. Asko exijitzen dizute. Nire ustez, gure kasuan ongi lan egitearen eta ekina izatearen ondorioa da. Ildo beretik, harro nago larunbat batean bikote gazte bat etorri eta berriro bueltatzen badira, gure arrandegiarekin pozik joan direlako".

Ordutegia

  • de martes a sábado (8:00 - 20:00)
  • sábados (8:00 - 14:00)

Interesgarri izan daiteke

Ezagutu Sotero familiaren historia FAN aldizkariaren 10. zenbakian.

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

Muñagorri

-1 solairuabertako produktuak

Hamar urte nituenetik etortzen naiz merkatura

Juanak berrogeita hamar urte egin ditu Andoaingo Muñagorri baserritik merkatura etortzen. Hantxe bizi da familiarekin, eta bertako baratzean lantzen ditu biharamunean San Martin merkatuan salduko dituen barazkiak.

“Gure guraso biak baserritarrak ziren. Hamar urte nituela hasi nintzen merkatu zaharrera etortzen, amari laguntzen. Goizean goiz iristen ginen, autoz, barazkiak deskargatzen lagundu, postua jarri eta eskolarantz abiatzen nintzen, Andoainera. Gogoratzen naiz hasieran bezeroekin tratatzea kostatu egiten zitzaidala eta nahiago nuela landan aritzea. Baina bizitzan gauza guztiekin bezala, azkenean ohitu egiten zara. Lana gustatu egiten zait, nahiz eta oso bizitza lotua izan. Ezkonbidaiatik hona ez naiz inoiz oporretan joan, atera kontuak. Seme-alabei asko gustatzen zaie baserria, baina ez bertan bizi izateko, gozatzeko baizik. Badakite gauza gehiegi utzi behar izango lituzketela”.

Ordutegia

  • de lunes a sábado (8:00 - 14:00)

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

Illarreta

0 solairuabertako produktuak

Baserrian denok egin behar dugu lan

Maria Jesusek hilabete besterik ez zuen eman San Martin zaharreko postuan. Merkatuko instalazio berrietan ikasi du barazkiak saltzen, eta bezeroen eta lankideen babesa jaso duela dio.

"Hamahiru urte daramatzat merkatuan; oso berritzat dut neure burua, lankide batzuek berrogei urtetik gora daramatzatela kontuan hartuta. Senarra da baserriko ugazaba eta haren ama hil zenean ni hasi nintzen San Martineko postuaz arduratzen. Hasieran ez nuen inor ezagutzen, baina pixkanaka-pixkanaka eta lankideen laguntzaz, erraza egin zait. Gure produktu guztiak sasoikoak dira: neguan porruak, azenarioak, babarrunak, intxaurrak, sagarrak…eta udan tomatea, lekak… Den-dena etxekoa. Berotegi txiki bat dugu baina ahalik eta gehien lantzen dugu aire zabalean. Senarra da ekoizlea, egun osoa baratzean ematen du, baina barazkiak bildu behar direnean, denok egin behar izaten dugu lan. Taldean aritzen gara, azken buruan gurea familia-enpresa txikia delako".

Harremana

  • 943 550 087

Ordutegia

  • de lunes a sábado (8:00 - 14:00)

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

Pagoaga

0 solairuabertako produktuak

Etxeko produktua gustatzen zaien bezero asko ditut

Pilar Urreagak iraganaren nostalgiaz hitz egiten du, merkatuan ardi-esnea litroka saltzen zuen garaiaz. Inoiz guztiz erretiratuko ez bada ere, horixe delako bere bizimodua, gaur egun semea arduratzen da ekoizpenaz eta barazkiak saltzeaz.

“Askotan etortzen naiz merkatura, baina semea etortzen da geroz eta gehiagotan. Ezin dut erretirorik hartu, nahiz eta merkatura ez etorri, baserrian beti baitago zereginen bat: porruak nahiz zerbak garbitzea, horko hori moztea, bestea egitea... Oraintxe bertan sukaldean nago, babarrunak prestatzen eta bihar merkatuan salduko ditugun barazkiak garbitzen. Ekoizle txikiak gara, baina bezeroek badakite gure produktuak freskoak, bezperan baratzean hartutakoak direla. Ezin da bestela izan eta handiak txikia jaten du; halere, gure lana defendatu eta ezagutarazi behar dugu, eta kalitateko produktuak eskaintzeko gogor aritu. Ardiak ere baditugu, eta merkatuan esnea saltzen dut. Bezero leialak ditut, jakin baitakite den-dena etxekoa dela, ez dudala kanpotik ezer ekartzen. Kalitatea lehenesten dugu kantitatearen aurretik”.

Harremana

  • 943 553 798

Ordutegia

  • de lunes a sábado (8:00 - 14:00)

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

Bordatxo II

0 solairuabertako produktuak

Baserriko lasaitasunak topo egiten du merkatuko mugimendu handiarekin

Lourdes Zulaika jaio zen baserrian bizi da, Astigarragan, eta amarengandik eta amonarengandik jasotako lanbidean dihardu. Odolak lotutako hiru belaunaldi, eta gorputza eta arima eskatzen dizkion lanbidea.

“Dagoeneko hirugarren belaunaldia naiz merkatuan. Amona hasi zen aurrena, gero ama, eta orain nire txanda da. Hogei bat urte daramatzat astelehenetik larunbatera merkatura etortzen. Astigarragan jaio nintzen baserrian bizi naiz, eta nebak egiten du lan baratzean. Nik arratsaldez laguntzen diot. Goizero-goizero merkatura joaten naiz, eta lehen baino denbora gehiago eman behar izaten dut bertan. Garaiak aldatu egin dira, eta ohiturak ere bai. Lehen jendeak sasoiko eta tokiko barazkiak erosten zituen, ez baitzegoen beste aukerarik. Orain askok nahiago izaten dute supermerkatura joan. Halere, ongi gaude, ezin naiz kexatu. Merkatu zaharrean, babesa izan arren, hotz handia pasatzen genuen, eta orain ez. Baserriko gauzarik onena: bizi dugun lasaitasuna. Merkatuko giroa eta mugimendu bizia oso polita da, baina ordu batzuk emateko soilik. Ez dut imajinatzen neure burua hirian bizi izaten”.

Harremana

  • 943 551 698

Ordutegia

  • de lunes a sábado (8:00 - 14:00)

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

Bordatxo I

0 solairuabertako produktuak

Ekoizpen integratuaren aldeko apustua egiten dugu

Maria Luisak urte luzez mantendu zuen postua hartu du Josunek, hark erretiroa hartu eta gero. Josunek eta Manuk, Maria Luisaren semeak, Astigarragako Bordatxo I baserrian lanean jarraitzen dute, ingurumena zaintzearekin eta kontserbatzearekin bateragarria den ekoizpen integratua tarteko.

"Urte asko daramatzat baratzean lanean, baina ama erretiratu ondoren, Josune joaten da egunero merkatura geure produktuak saltzera. Saltzen dugun guztia gurean ekoitzita dago, dela baratzean, dela berotegian. Ekoizpen integratuaren aldeko apustua egin dugu, gure laborantza ingurunearekiko errespetuarekin eta kontserbazioarekin bateratzeko. Asmo hori burutzeko, duela hamar urtetik hona zerbitzu tekniko bat etortzen zaigu aldian behin etxera, izurriteak eta ongarriak kontrolatzera. Urte asko eman ditut jardun honetan eta ohiturak aldatu egin dira; barazki batzuek behera egin dute, hala nola borrajak, zerbak eta azak, eta beste batzuek, aldiz, gora, hala nola lekak, tomateak eta letxugak. Ni, dena dela, baikorra naiz. Ekoizle txikientzako gakoa salmenta zuzena dela uste dut".

Harremana

  • 650 203 900

Ordutegia

  • de lunes a sábado (8:00 - 14:00)

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

Aitzalde

0 solairuabertako produktuak

Dagoeneko bosgarren belaunaldia naiz merkatuan

Baserriari tinko lotutako familia bateko bosgarren belaunaldia da Jose Mari Garin. Ignacia Urreaga bere amaren lanbideari eusten dio, San Martin merkatuan hirurogeita hiru urte lanean eman ondoren erretiratu baitzen

"Izugarri gustatzen zait baserriko lana eta egunero merkatura etorri ahal izatea. Lanbideari lotu-lotuta dagoen familia batekoa naiz, dagoeneko bosgarren belaunaldia. Ama gaixotu zitzaionean,14 urte zituela hasi zen gure ama Ignacia merkatuan lanean, eta duela hiru urte erretiratu zen. Hirurogeita hiru urtean etorri izan da! Bera ni baino pesimistagoa da lanbide honi dagokionez. Dena pikutara joan dela dio. Lehen batez ere esnea saltzen genuen, eta orain ezer ez. Bezeroak gure etxeko barazkiak erostera etortzen dira: batzuk aire zabalean lantzen ditugu eta beste batzuk berotegietan. Gure amak ez zuen nahi ni honetan aritzerik, baina niri gustatu egiten zait. Garai berrietara eta belaunaldi berrietara egokitu beharra dago".

Harremana

  • 943 556 789

Ordutegia

  • de lunes a sábado (8:00 - 14:00)

Banatu

Itzuli

San Martin merkatua

San Martín Kioskoa

0 solairuaprentsa eta aldizkariak

Prentsaz eta aldizkariez gain, haurrentzako eskaintza handia ere badugu

Askatasunaren hiribidetik San Martin merkatura etorri izanak pozteko arrazoiak baizik ez dizkie eman. Yolandak eta bere senarrak espazio gehiago eskuratu dute, erakustoki zabalagoa dute argitalpenetarako, eta dagoeneko ez dute zaparradetatik babestu behar.

"Ezin pozago gaude kokaleku berriarekin. Lehen Askatasunaren hiribidean geneukan kioskoa eta, ekaitza zegoen bakoitzean, dena jaso behar genuen eta ez zen inortxo pasatzen. Orain, euria denean, hau jendez gainezka egoten da. Hamabost urte daramatzat prentsa saltzen, baina amonak jarri zuen abian negozioa. Ondoren osabak hartu zion lekukoa eta, bera hil zenean, senarrak eta biok hartu genuen kioskoaren ardura. Prentsa ez ezik, astekari eta hilabetekari barietate handia ere saltzen dugu. Haurrentzako eskaintza ere handituz joan gara eta beraientzako kromoak, bildumak eta argitalpenak eskaintzen ditugu orain, tira handia dute eta. Saltzen ditugun argitalpen asko dagoeneko formatu digitalean daude, baina paperak bezero leialak ditu eta ez diote inoiz egunkariak eta aldizkari espezializatuak erosteari utziko. Gainera, etenik gabeko ordutegia eskaintzen dugu, 06:00etatik 21:00etara".

Ordutegia

  • laborales (7:00 - 21:00)
  • festivos (7:00 - 14:00)

Banatu

Itzuli

Orriak