Itzuli da ardoaren festa handia San Martin Merkatura
Ardoaren kultura gustuko baduzu eta marka eta upategi berriak ezagutu nahi badituzu, zatoz azaroaren 4an, ostirala, ARDOFEST ardo azokara. San Martin Merkatuan ospatuko dugu 19: 00etatik 23: 00etara
Banatu
Lizardi Baserria:baratza ekologikoa, osasuna eta ingurumenaren aldeko apostua.
Babarrun txuria, kalabaza, porruak, berenjenak… Lizardi Baserriko baratza puri-purian dago. “Izotza etorri arte, azaroa arte, baratzaren garairik onen da hau”, dio Joxan Olanok. Bera baratzen ibiltzen da beste bi lagunekin. Eta Javik, koinatuak, San Martin Merkatuan saltzen ditu altxor ekologiko hauek.
Banatu
Martintxo Nº 28
Haurrentzako doako sukaldaritza-tailerrak
Txikitatik kozinatzen ikastea epe luzera osasunean inbertitzea da.
Modu dibertigarrian San Martin Merkatuan doako sukaldaritza-tailer batzuk antolatuko ditugu. Tailer horietan, bertako eta sasoiko produktuaren garrantzia erakutsiko diegu haurrei, eta errezeta osasuntsu eta dibertigarriak prestatuko ditugu.
Aldez aurretik sukaldaritzari buruz duten ezagutza kontuan hartu gabe, haurrek gure merkatuan salgai dauden produktuetan oinarritutako elikadura orekatuaren garrantzia ikasiko dute.
Nola eman izena.
Banatu
Martintxo Nº 27
Jazz Morning Brunch-a, udako hitzordua jazzarekin
San Martin merkatuan Jazzaldiaren musika-uhin onari lotu nahi gatzaizkio eta, horregatik, Jazz Morning Bruncha antolatu dugu ostegunean, hilaren 22an eta 23an, hau da ostiralean eta larunbatean.
10:30etik 12:30era, formula gastromusikal paregabea eskaintzen dizugu: aukeratu gure 4 brunchetatik gustukoena eta gozatu zuzeneko jazzaz San Martin merkatuko galeria nagusian. Planik hoberena esku-eskura!
Eta hauek dira parte hartuko eta merkatua jazz onaz beteko duten taldeak:
Banatu
Bigarren bizitza kafearentzat
EUROPAR PROIEKTUA. «Europako ikerkuntza-proiektu batean ari gara parte hartzen, Neikerrekin elkarlanean. Kafe-hondarrak behientzako pentsu bihurtzea da proiektuaren helburua, honako hau frogatzeko: behiek pentsuarekin batera kafe pixka bat hartzen badute, gantz-produkzioa handitzen da eta esne osoagoa ematen dute. Gaur egun, hondakintzat hartzen da kafea, baina guk azpiproduktu bat izan daitekeela frogatu eta bigarren bizitza eman nahi diogu.
Banatu
Gaikako bilketa, lehentasuna merkatuan
Zaborra hondartzetan, arrainak tripetan plastiko-hondarrak dituztela, kalitate okerreko airea hirietan… Ingurumena babesteko gure harri koskorra jartzea da gure helburuetako bat. Horregatik, buru-belarri jarduten dugu gure eguneroko zereginetan sortzen ditugun hondakinak gaika biltzen.
Banatu
Emi eta Xabi, Balantxa Baserria: “60 urte baino gehiago daramatzagu San Martin Merkatuan”
Unibertsitatean Arkitektura ikasketak burutu arren, Xabier Ezeiza Mendinue-tak Hernanin dagoen Balantxa Baserriko baratzean jardutea erabaki zuen, familia-ren ohiturari jarraituz. Emi Mendinueta amarekin aritzen da eta produktuak gure merkatuan saltzen dituzte. Haien baratzan izan gara gertuagotik ezagutzeko.