Cherry tomateen eta sardinatxoen clafoutis
Osagaiak
- 250 gr cherry tomate
- Sardinatxo lata 1 oliba-oliotan
- 100 gr behi gazta samur (Iparralde, Baztan)
- Baserriko 4 arrautza
- 250 ml esne
- 120 gr irin
- Legamia kimiko koilarakada 1
- Gatza eta piperbeltza
- Ezkai freskoa
Elaboraketa
- Labea 180º-tan piztu.
- Tomateak garbitu.
- Sardinatxoen olioa ondo xukatu.
- Bol batean arrautzak, esnea, irina eta legamia ondo nahastu.
- Gazta birrindu eta gehitu nahasketari. Gatzpipertu.
- Labe-molde bat koipeztatu eta nahasketarekin bete.
- Cherry tomateak eta sardinatxoak
- gainetik jarri.
- Ezkai freskoarekin hautseztatu.
- Laberatu 30 minutu urreztatu arte.
- Epel zerbitzatu.
Banatu
Zure San Martin Merkatuko betiko erosketa, orain ere online.
Egungo bizimoduak online kontsumitzeko modu berrietara egokitzera behartzen gaitu. Horregatik, San Martin Merkatue-ren bitartez, bizitza osoko merkatuan duzun erosketa-esperientzia ingurune birtualera eramaten saiatu gara.
Gaurtik aurrera, zure betiko erosketa San Martin Merkatuan, online ere egin dezakezu, zuk nahi duzunean eta zuk nahi duzun lekutik, zerbitzuaren kalitate-berme osoarekin.
Nola egin azalduko dizugu:
Banatu
ZUKAko hanburgesak ETBn
Ander Rodriguez sukaldaria ETBko Nos echamos a la calle saioan parte hartu du. Bertan ZUKA hanburgeserian prestatzen dituzten hanburgesen inguruan mintzatu da eta prestatu ere.
Ikusi bideoa eta zatoz San Martin Merkatura zure hanburgesa probatzera.
Banatu
San Martin merkatua
Arrospide Onddoak
"Perretxikozale amorratuak gara"
Basoko perretxiko eta boilurrekiko pasioak Arrospide-Sarasola senar-emazteak Arrospide Banaketak sortzera eraman zituen 1992an. Hainbat hamarkadatan jatetxe zorrotzenetarako produkturik onenak aukeratu ondoren, gure merkatuan saltoki bat jarri dute, eta Aiora Arrospidek irribarretsu eta eskarmentu handiarekin zerbitzatzen ditu bezeroak.
Arrospiden sasoiko onddo eta perretxiko freskoak aurkituko dituzu, hainbat txokotatik ekarriak eta kontu handiz aukeratuak. Baita perretxiko izoztuak, deshidratatuak eta kontserbakoak ere. Olioak, boilurrak... Eta sasoiko barazki goxoak. Izugarri gustatuko zaizkizu!
Aurkituko duzu ere
olioak, trufak eta perretxikoak kontserban...
Harremana
- 943 36 44 60
- Arrospide Onddoak
Ordutegia
- 8.00etatik 14.00ra
Banatu
Tomas Imaz
Jubilatzeko garaia iritsi zaio Tomasi. Bizitza osoa baserriari lotuta eman du eta orain, 63 urte dituela, lasaiago bizi nahi duela dio. Pozik dago semeak baratzean jarraituko duelako eta Eneritz alabak salmentan, San Martin Merkatuan. “Baserri mundukoak gero eta ahaztuagoak gaude. Azken mohikanoak gara”, aldarrikatzen du.
Zenbat urte pasa dituzu buru-belarri baserritar lanetan?
Bizitza osoa baserriari lotuta eman dut. Bai Hernialden gurasoen etxean, baita ezkondu eta gero gure Zubietako baserrian ere. 30 urtez Anoetan zegoen enpresa alemaniar batean egin nuen lan montadore bezala. Goizetan fabrikara joaten nintzen eta arratsaldean emazteri laguntzen nion baratzan. Berak andereño izateari utzi zion baserritarra izateko.
Noiz eta zergatik erabaki zenuen San Martin Merkatuan hastea?
Anoetako lantokia itxi egin behar izan zuten eta metalgintzako beste enpresa batean lanpostua eskaini zidaten, baina lan baldintzak lotsagarriak ziren. Eskaintzen zidaten soldata letxugekin ateratzea erabaki nuen. Bat-batean etorritako gauza izan zen eta nik gauza horietan asko sinesten dut. Bizitzak berak ematen dizkizun mezuak direla pentsatzen dut. Aldi berean San Martin Merkatua berritu zen. Emaztearen amak San Martinen saltzen zuen betidanik eta bere jubilazioa orduntxe izan zen. Dena batera etorri zen eta aurrera jarraitzea erabaki n uen. Niretzat mundu berri bat zen. Baserriko produktuen salmentan emakumeak aritzen ziren. Ez zegoen gizonik.
Beraz, gizon aitzindaria ere bazara emakumez jositako merkatu batean!
Apustua ikaragarria izan zen. Fabrikako lankideek erotuta ote nengoen galdetzen zidaten. Zuk daukazun lan esperientziarekin merkatura saltzera joango al zara? Bai, hura erabaki nuen.
Nola gogoratzen duzu hasiera hori?
Sekulako lotsak pasatzen nituen emakume baten aurrean. Ez nekien zer esan. Ez nekien nola hurbildu salmenta egiteko. Gorritu eta guzti egiten nintzen.
Nola eman zenion buelta?
Tolosaldekoa naizenez, Inauteriak asko maite ditut. Hemen merkatuan inor ez zen mozorrotzen eta mozorrotzeari eutsi nion. Inauterietan asko aldatzen naiz. Tomas zena ahaztu eta pertsonaia berri bat sortu eta paperean bete-betean sartzen naiz. Lanketa bat egin nuen eta pertsonaia bat sortu nuen postuan aritzeko. Horri esker jendearengana hurbiltzen ausartu nintzen.
Zuk kalitatearen aldeko apustu handia egin zenuen hasieratik?
Zure produktua bereizteko, alegia.Bai. Zer motatako salmenta egin nahi nuen erabaki nuen. Jende kopuru ona ekarri nuen nire aldera. Oso-oso harro nago San Martinen lortu dudan konfiantzarekin eta batez ere bezeroek eman didaten guztiarekin.
Zer eman dizute bezeroek?
Ulermena eta goxotasuna. Ulertua izan naiz. Jendearekin egoteko manerak eta erraztasuna nuela deskubritu nuen. Ezagutzen ez nuen beste Tomas bat azaldu zen. Lanak jakinduria handia eman dit. Bizitzan eta jendearen aurrean moldatzen ikasi dut.
Eta San Martin Merkatuan egindako eguneroko lanak?
Pertsona bezala nolakoa naizen erakutsi dit. Konpetentzia oso fuertea izan da, baina hor beti ikasten da. Zenbait erasoren aurrean egoten jakitea, psikologo lana ere bat. Enpatia izaten...
Penatu zaude merkatua uzteko unea iritsi zaizulako?
Ez. Ardura handia da eta karga hori uztea erabaki dut. Lasaitasuna eta arintasuna lortu dut.
Zer egiteko asmoa duzu?
Mendira joan, elurretara, perretxikotara. Afrikara ere itzuli nahi dut, han jende maitea dut eta. Pandemia iritsi aurretik urtero joaten nintzen Somaliara. Beti mendizalea eta abentureroa ere izan naiz.
Poza eman dizu Eneritz alabak eta semeak baserrian jarraitzeak?
Bai, handia. Eneritzek salmentan jarraituko du eta semea produkzioan. Badakit lana oso ondo egingo dutela.
Egungo bizimoduarekin baserritik bizitzea zaila izango da.
Bai, eta gero eta zailagoa. Bezero batzuek oraindik etxeko produktuak eta gertutasun hori bilatzen dute. Guk ahal dugun onena ematen saiatzen gara. Nahiz etxeko produktuak izan, nahiz kanpotik ekarritakoak badira ere. Ona izan dadila. Hortan zentratu behar dugu.
Baserrien etorkizuna nola izango da zure ustez?
Oso zaila. Hor politikoen ardura dago, baina ez dut itxaropena handirik. Baserri mundukoak gero eta ahaztuagoak gaude. Azken mohikanoak gara. Hitz egin asko egiten da. Oso eko eta berdeak gara, baina baserri munduan gero eta zailtasun handiagoak topatzen ditut nik.
Banatu
Zorionak Marga Iza Albisuari, gure saskiko irabazlea!
Aurten San Tomas eguna ahaztezina izan zen Marga Iza Albisuarentzat, 1300 euroko San Tomas Zesta irabazi baitzuen.
Marga Coro Sotero arrandegiko ohiko bezeroa da. Argazkian Ivan Burgañarekin dago. Saria Miren Celayak San Martin Merkatuko zuzendariak eman dio.
Banatu
Hanburgesa eta izozki bikainak ZUKAn
Probatu dituztenek diotenez, «ikaragarriak dira» eta «oso onak daude». Wagyu behi-arrazaren haragirik onenarekin eginak eta sasoiko osagaiekin eta zoratzeko moduko patata frijituekin lagunduta, ZUKAko hanburgesak denen ahotan dabiltza. Zatoz azokara eta egiaztatu egia dela horiei buruz dioten guztia.
Banatu
Aurten ere Santo Tomaseko otarra dago!
Abenduaren 1etik 17ra, Santo Tomas 2021eko otarraren ohiko zozketan parte har dezakezu. Oso erraza da! Beheko zerrendan agertzen diren saltokien artean egin behar duzu erosketa. Presta zaitez opari paregabe batez gozatzeko!
1.300 € balio du saskiak, eta 1.100 €, Martin Clubeko bazkide ez bazara.
Eskuratu kupoia San Martin merkatuan saltoki hauetan erosita:
Banatu
Entrevistamos al cocinero Alicio Garro, del restaurante Ibai
Gure merkatuko lagun eta bezero, Alicio Garro Donostiako sukaldari garrantzitsuenetako bat da eta, aldi berean, ezezagunenetako bat. Michelin Izarren zirkuitutik urrun, Ibai jatetxe mitikoa kultu-leku bihurtu zuen Aliciok.
Berarekin hitz egin dugu bere bizitzan eman dituen elkarrizketa bakanetako batean, eta bere hastapenei, sukaldaritza ulertzeko moduari eta erretiroa nola bizitzen ari den azaldu digu.
Irakurri elkarrizketa esteka honetan
Banatu
San Martin Merkatua, hauren eta emakumezkoen kirol txuri-urdinarekin
San Martin Merkatuak bat egin nahi du familia txuri-urdinarekin. Eta, horretarako, babes irmoa erakutsi die emakumezkoen kirolari eta Realaren bi ataletako eskolei, atletismoko eta belar-hockeyko eskolei, hain zuzen.