Ezagutu gure ekimenak

Arrauna: Donostiarra

Emprendizaje

San Martin Merkatua Donostiako emakumezkoen arraunarekin


Urteetan, beste kirol batzuetan gertatu den bezala, arrauna gizonezkoen jardueratzat hartua izan da. Baina azken urteotan, poliki-poliki, emakumeak beren partaidetza normalizatzea lortzen ari dira. Lehen pentsaezina bazen ere, gero eta emakume-talde gehiago lehiatzen dira estropadetan.

Nabarmentzen ari diren talde horietako bat da Kaiarriba Donostiarra Arraun Elkarteko emakumeen trainerua. 2019tik San Martin Merkatuaren Talentuz ekimenaren partaide da. Tokiko talentua bultzatu eta Donostiako hiritarrekin ditugun loturak sendotzea da ekimenaren asmoa.

Aurrerapausoa da, apala baina garrantzitsua, San Martin Merkatua gure hiriaren dinamizatzaile bilakatzeko bidean.
 

Gora Donostiarra! Aupa neskak!

Banatu

Itzuli