San Martin-go azkenengo berriak

Azaroaren 8an Ardofest ospatuko dugu, San Martin merkatuko ardo-festa

Asteartea, Azaroa 5, 2019

Hainbat jatorri-deituratako hamabi upategi ospetsuk hartuko dute parte azaroaren 8an, ostiralean, Ardofest-en, San Martin merkatuko ardo-festan.

Zatoz gure merkatuko 0. solairura 19:00ak eta 22:00ak bitartean. 10 euro bakarrik ordainduta, abonu bat eskuratuko duzu esparruan sartzeko eta zuretzat bereziki aukeratutako lau kopa ardo edo xanpain hartzeko. Ondorengo kopen balioa 2 eurokoa izango da.

Horrez gain, zuzeneko musika izango dugu festa girotzeko, eta harategiak zabalik egongo dira txorizo-, solomo-, saltxitxoi- eta gazta-anoa gozo-gozoak eskaintzeko. Maun Grill Bar ere zabalik egongo da, hango sorkuntza gastronomikoez goza dezazun.

Sarrerak salgai daude dagoeneko Maun Grill Bar tabernan (San Martin merkatuko 0. solairuan), eta azaroaren 7an, ostegunean, Gastropotean ere eskuratu ahal izango dituzu.

Zatoz Ardofestera gurekin topa egitera!


Zer: ARDOFEST, SAN MARTIN MERKATUKO ARDO-FESTA

Eguna: Azaroaren 8a, ostirala

Ordua: 19:00etatik 23:00etara

Lekua: San Martin merkatuko 0. solairua

Prezioa: 4 kopa ardo 10 €-an

Parte-hartzaileak:


Banatu

Masailez betetako errolutxoak kurruskariak Gehiago ikusi
Espaguetis de tinta de calamar con txipirones y guindilla Gehiago ikusi