San Martin-go azkenengo berriak

Bigarren bizitza kafearentzat

Asteartea, Ekaina 28, 2022

EUROPAR PROIEKTUA. «Europako ikerkuntza-proiektu batean ari gara parte hartzen, Neikerrekin elkarlanean. Kafe-hondarrak behientzako pentsu bihurtzea da proiektuaren helburua, honako hau frogatzeko: behiek pentsuarekin batera kafe pixka bat hartzen badute, gantz-produkzioa handitzen da eta esne osoagoa ematen dute. Gaur egun, hondakintzat hartzen da kafea, baina guk azpiproduktu bat izan daitekeela frogatu eta bigarren bizitza eman nahi diogu. Proiektua bat dator ekonomia zirkularrarekin eta Europako hondakin-hierarkiarekin, berrerabilera edo birmanufaktura lehenesten baitu birziklatzearen aurrean».

SAN MARTIN MERKATUA «Ekimenean parte hartzea proposatu genion SM Bar tabernari, eta, 2021eko azarotik hona, 610 kilo kafe-hondar jaso ditugu: oso kantitate handia da, inondik ere. Balorazioa oso positiboa da. Pozgarria da ikustea nola taberna eta jatetxeek bat egiten duten gurea bezalako ekimen berritzaileekin. Horrela, gure hirietan ekonomia zirkularra gauzatzea lortuko dugu».

EKODISEINUKO PRODUKTUAK. «Munduan 161 milioi kafe-zaku eta 20.000 milioi kafe-kapsula kontsumitzen dira urtean, eta hondakinak zabortegietara botatzen dira. Gure helburua hauxe da: kafe-hondakinen % 100 birziklatu eta bigarren aukera bat ematea. Ekodiseinuko produktu bihurtzen ditugu: loreontzi, edukiontzi, substratu, paperontzi eta abar. Horrela, arnasaldi bat ematen diogu ingurumenari».

Banatu

La Gastro-receta de San Martín Ur irakinetan egindako arrautzak trufarekin Gehiago ikusi
Camembert con cebolla morada Gehiago ikusi