San Martin-go azkenengo berriak

Ezagutu latindar sukaldaritzaren zaporeak El rinconcito Latinon

Asteartea, Maiatza 8, 2018

 

Takoak, arepak, natxoak guakamolearekin, txilakileak… Latindar gastronomiaren platerik ezagunenetako batzuk ezagutu ahal izango dituzu maiatzeko eta ekaineko ostiral eta larunbat guztietan, 11:00etatik 20:00etara, Gastropotearen postuan.

Basque Culinary Centerreko ikasleak diren Julio Lence Paredesek, Roberto Zulaica Isidrok eta Ricardo Navarrok gure merkatua aukeratu dute beren platerak ezagutarazteko eta Latinoamerikako  usain eta zaporeak ekartzeko.

Zatoz eta gozatu! Eramateko ere presta diezazukete.

 

Banatu

La Gastro-receta de San Martín Ur irakinetan egindako arrautzak trufarekin Gehiago ikusi
Rouleaux croquants de viande Gehiago ikusi