San Martin-go azkenengo berriak

Fnac Donostiak MUSIKAREN EGUNA ospatuko du Ekainaren 17an

Astelehena, Ekaina 5, 2017

Zazpigarren urtez, Fnac Donostiak MUSIKAREN EGUNA ospatuko du, Dkluba, Ginmusica eta Estrella Galiciarekin lankidetzan.

Nazioarteko Musikaren Eguna ospatzeko, hainbat kontzertu antolatu ditugu ekainak 17an (larunbatean) Loiola kalean (Arrasate kaleko izkinan) eta dendaren barruan. Hona hemen urtengo artisten eta taldeen zerrenda: SARA ZOZAIA, SARA MANSILLA & KIMETZ GALARRAGA, CAPITÁN TORTUGA, LADRONES DE GUITARRAS, INDIAN FEATHERS, SOWETO, ISEO&DODOSOUND eta SMILE. Zazpi urteren ostean, Musikaren Eguna guztiok jarraitzen dugun eta espero dugun jaialdi txiki bat bihurtu da. Iaz, 5.000 pertsonek gozatu zuten programatutako kontzertuez.

2011ko ekainaren 18an ospatu genuen lehen aldiz, eta partaidetza sekulakoa izan zen; zuzenean, ondorengo kontzertuak eman genituen: Rock Privado. Madeleine, Siete C eta El Columpio Asesino. 2012an, Lolas Club, Polaroid, Guadalupe Plata eta Bigottek parte hartu zuten. 2013an, aurreikuspen guztiak apurtu genituen. Edizio borobila izan zen, ondorengoek parte hartuta: Napoka Iria, Código Bushido, Airbag eta Los Coronas. 3.000 pertsona baino gehiagok gozatu zuten egun osoan doako kontzertuekin Donostiako Loiola kalean. 2014an, kopuru hori berriz gainditu genuen: 5.000 bat pertsonek Iker Lauroba, Makala Jazz Funk Band, Wilhelm and the dancing animals, Grises eta Belako ikusteko aukera izan zuten. 2015ean, berriz, ondorengoek eman zuten ikuskizuna: Ghost Number & His Typsie Gypsies, Frank, Niña Coyote eta Chico Tornado, eta baita La Maravillosa Orquesta del Alcohol ere. Azkenik2016Ean, beste askoren artean, HOWDY, SKY BEATS eta MARKY RAMONE’S BLITZKRIEG izan genituen eszenatokian.

 

 

Banatu

La Gastro-receta de San Martín Huevos escalfados y trufa en tarrifa de yogur Gehiago ikusi
Ajoblanco de poignons avec langoustines Gehiago ikusi