Granel, denda Berri bat San Martingo azokan
Usain zoragarri batek zeharkatzen du metakrilatozko Barrutia, non salgai dauden espezia exotikoak, zenbait pasta-mota, fruitu lehorrak, artisau-gailetak eta zerealak, besteak beste. Guztira, 80 produktu baino gehiago saltzen ditu Granelek, San Martingo azokan ireki den azken dendak.
Hona hemen zergatik aukeratu duten gure merkatua Kontxi eta Eva Rico ahizpek: “Erreferentziazko merkatu bat da San Martingoa guretzat, hemen saltzen den jenero guztia kalitate handikoa baita. Horregatik ireki nahi genuen denda hemen, baita beste arrazoi honengatik ere: Larramendi kaleko gure dendaren ‘erakusleihoa’ izan dadin nahi dugulako. Izan ere, hemen baino askoz ere produktu gehiago saltzen ditugu han”.
Granelen, erosi nahi duena ikusi eta usaindu egin dezake bezeroak; bestalde, ez dago halako kantitate bat erostera behartuta. Ez dago gutxieneko kantitaterik. “Erosketa burutsua egiten laguntzen du horrek, konpultsiboki ez erosten, askotan supermerkatuetan ez bezala, non behar baino gehiago erosten den eta, azkenik, jeneroa armairuan geratzen den, kontsumitu gabe. Hemen, nahi duzun kantitatea eros dezakezu, bost gramotik gora betiere, hori baita baskulak ‘irakurtzen’ duen gutxieneko pisua. Txokolatea, adibidez, ez dago tabletaka erosi beharrik. Nahi izanez gero, hiru ontza eros ditzakezu, edo osorik”, azaldu digute.
Ahalik eta hondakin gutxiena sortzea da Granel dendaren beste helburuetako bat. Ez dute plastikozko poltsarik ematen. “Paperezko poltsak erabiltzen ditugu, edo patata-fekulazkoak. Kezkatuta gauzka plastikozko poltsen gehiegizko kontsumoak, eta soltean saltzeak badu abantaila hori: ez da plastikozko poltsarik behar. Ingurumenari eta ekosistemei lagundu egiten die jokabide horrek, eta elikadurari buruzko kontzientziazioa sustatzen du. Baditugu geure ontziak, baina bezeroek ere ekar ditzakete bereak etxetik".
Informazio gehiago:
www.granel.cat
Granel saltokia, soltean erosteko egokia
Más info:
www.granel.cat