San Martin-go azkenengo berriak

Hanburgesa eta izozki bikainak ZUKAn

Astelehena, Abendua 27, 2021

Probatu dituztenek diotenez, «ikaragarriak dira» eta «oso onak daude».  Wagyu behi-arrazaren haragirik onenarekin eginak eta sasoiko osagaiekin eta zoratzeko moduko patata frijituekin lagunduta, ZUKAko hanburgesak denen ahotan dabiltza. Zatoz azokara eta egiaztatu egia dela horiei buruz dioten guztia.
 

Zukako hanburgesen ospe ona bolbora bezain azkar zabaltzen ari da Instagramen eta hirian. Probatzen dituenak errepikatu egiten du, hainbat arrazoirengatik. Haragiaren kalitate bikainagatik, Hondarribian hazitako Wagyu arrazako behiena da eta. Duten tamaina erosoagatik, erraz jateko aukera ematen dutelako, mahai-tresnak erabili gabe. Hanburgesekin batera ateratzen dituzten eta nabarmentzen dituzten osagaien originaltasunagatik —patata frijitu ederrak, adibidez—. Eta eramateko direlako, eta, beraz, nahi duzun lekuan jan ditzakezulako.

Ez galdu bertako artisau-izozkiak. Edozein unetan sartzen dira ondo! Kafezkoak, txokolatezkoak edo pistatxozkoak. Sekulakoak dira!


Gainera, artisau-izozkiak
Izozkiak gogoko badituzu, Zuka zure erreferentziazko izozki-denda berria bihurtuko da. Ander Rodriguez sukaldaria arduratzen da izozki horiek egiteaz.

«Zapore klasikoetako izozkiak egingo ditugu, hala nola banillazkoak, kafezkoak, txokolatezkoak, almendrazkoak edo pistatxozkoak, eta horietan erraz identifikatuko da osagaia, ezin hobeto aukeratua. Jogurtezkoa Goenaga etxeko jogurtekin egingo da, pistatxozkoa Casa Hierro pistatxoekin eta almendrazkoa Ciudad Realeko almendrekin».

«Alderdi estetikoa baztertu dugu; hau da, ez daude bezeroaren begi-bistan. Bi kapsulako banakako terrinetan kontserbatzen dira, tapekin estalita, hori baita egoera optimoa bermatzeko modurik onena», dio.

 

Gainera, Zuka Handburger eta Izozkiek aire berriak ekarri dituzte gure merkatu tradizionalera, lokalaren diseinu modernoari eta dekorazio zainduari esker (0 solairuko izkinan, Juan Etxeberria harategia zegoen lekuan).
 

Zuka egunero dago irekita, 12:00etatik 23:00etara
Nahi izanez gero, telefono-zenbaki honetan egin dezakezu eskaera: 623 369 169

Banatu

Crema de alubias blancas con tosta de morcilla Gehiago ikusi
Ceviche de dorada Gehiago ikusi