San Martin-go azkenengo berriak

HARTU PARTE «ZENBAT DAKIZU DANBORRADARI BURUZ?» LEHIAKETAN

Asteartea, Urtarrila 16, 2018

San Sebastian egunaren harira, lehiaketa dibertigarri bat jarri dugu abian, danborradari buruz zenbat dakizun erakuts dezazun. Animatu parte hartzera! Gure merkatuko produktuez osatutako 300 euroko saskia irabaz dezakezu.

Oso erraza da parte hartzea:

1.    Sartu www.cuantosabesdelatamborrada.com webgunean.
2.    Erantzun danborradari buruzko 6 galderei. Nahi beste aldiz saia zaitezke, galdera guztiei erantzun zuzena eman arte. Alabaina, pertsona bakoitzeko parte-hartze zuzen bakarra onartuko da.
3.    Idatzi zeure datu pertsonalak.

Parte hartzeko epea hilaren 16an, asteartean, hasiko da, eta astebete geroago amaitu, hilaren 22an, asteartean, goizeko 10:00etan.

Oinarriei buruzko informazioa esteka honetan klik eginez ikusi ahal izango duzu.

Banatu

Babarrun txuri krema odolki tostarekin Gehiago ikusi
Rosbif grillé avec des asperges Gehiago ikusi