San Martin-go azkenengo berriak
Haurrentzako doako sukaldaritza-tailerrak
Ostirala, Abuztua 12, 2022
Txikitatik kozinatzen ikastea epe luzera osasunean inbertitzea da.
Modu dibertigarrian San Martin Merkatuan doako sukaldaritza-tailer batzuk antolatuko ditugu. Tailer horietan, bertako eta sasoiko produktuaren garrantzia erakutsiko diegu haurrei, eta errezeta osasuntsu eta dibertigarriak prestatuko ditugu.
Aldez aurretik sukaldaritzari buruz duten ezagutza kontuan hartu gabe, haurrek gure merkatuan salgai dauden produktuetan oinarritutako elikadura orekatuaren garrantzia ikasiko dute.
Nola eman izena.
- sukaldaritzasortzen@gmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidali besterik ez duzue egin behar.
- Taldeak 18 pertsonakoak izango dira.
- 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzat.
Banatu
Txipiroi kurruskariak lima eta zilantro ongarriarekin Gehiago ikusi
Oeufs de falafel à l’ècossais Gehiago ikusi