San Martin-go azkenengo berriak

Jazz Morning Brunch San Martinen

Astelehena, Uztaila 22, 2019

San Martin merkatuan Jazzaldiaren musika-uhin onari lotu nahi gatzaizkio eta, horregatik, Jazz Morning Bruncha antolatu dugu ostegunean, hilaren 26an, ostiralean eta hilaren 27an larunbatean.

 

10:30etik 12:30era, formula gastromusikal paregabea eskaintzen dizugu: aukeratu gure 4 brunchetatik gustukoena eta gozatu zuzeneko jazzaz San Martin merkatuko galeria nagusian. Planik hoberena esku-eskura!
 

Hauek dira prestatuko ditugun 4 brunch gozo eta osoak:


Brunch Dizzy

  • Ogi kurruskari fin-fina, gazta freskoarekin, izokinarekin, ozpinetako luzokerrarekin, kaparrarekin eta ezamihiluarekin.
  • Melokotoi hori- eta anana-zukua
  • Jogurta frutekin eta zereal kurruskariarekin
  • BAQUE kafea
     

Salneurria: 14€

 

Brunch Nina

  • Montaditoa: urdaiazpiko egosia, bexamela, gazta eta arrautza frijitua kurkumarekin eta piperrarekin, patata-atalekin lagunduta.
  • Meloi-zuku naturala mendarekin
  • Jogurta zerealekin
  • BAQUE kafea

Salneurria: 14€

 

Brunch Duke

  • Ahuakate-, mozzarela-, antxoa-, concassé tomate- eta martorri-tosta.
  • Erremolatxa-, laranja- eta azenario-zuku naturala
  • Jogurta frutekin eta zerealekin
  • BAQUE kafea

Salneurria: 14 €
 

Brunch Ella

  • Hummusa ogi integralean, tahiniarekin, errukularekin eta tomate lehorrarekin.
  • Kiwi-, apio- eta sagar berde-zukua
  • Jogurta zerealekin
  • BAQUE kafea

Salneurria: 14€

 

Eta hauek dira parte hartuko eta merkatua jazz onaz beteko duten taldeak:

Ostirala 26: Kassandra Charalampi trio

Larunbata 27: Ledian Mola dúo


 

 

Banatu

Ajoblanco de piñones con langostinos Gehiago ikusi
Chipirones crujientes con lima y cilantro Gehiago ikusi