San Martin-go azkenengo berriak
Jazz Morning Brunch-a San Martinera itzuli da
Astelehena, Uztaila 20, 2020
San Martin merkatuan Jazzaldiaren musika-uhin onari lotu nahi gatzaizkio eta, horregatik, Jazz Morning Bruncha antolatu dugu ostegunean, hilaren 23an eta ostiralean 24an ostiralean.
10:30etik 12:30era, formula gastromusikal paregabea eskaintzen dizugu: aukeratu gure 4 brunchetatik gustukoena eta gozatu zuzeneko jazzaz San Martin merkatuko galeria nagusian. Planik hoberena esku-eskura!
Hauek dira prestatuko ditugun 4 brunch gozo eta osoak:
Brunch Dizzy
- Ogi kurruskari fin-fina, gazta freskoarekin, izokinarekin, ozpinetako luzokerrarekin, kaparrarekin eta ezamihiluarekin.
- Melokotoi hori- eta anana-zukua
- Jogurta frutekin eta zereal kurruskariarekin
- Kafe esnea
- Salneurria: 14€
Brunch Nina
- Montaditoa: urdaiazpiko egosia, bexamela, gazta eta arrautza frijitua kurkumarekin eta piperrarekin, patata-atalekin lagunduta.
- Meloi-zuku naturala mendarekin
- Jogurta zerealekin
- Kafe esnea
- Salneurria: 14€
Brunch Duke
- Ahuakate-, mozzarela-, antxoa-, concassé tomate- eta martorri-tosta.
- Erremolatxa-, laranja- eta azenario-zuku naturala
- Jogurta frutekin eta zerealekin
- Kafe esnea
- Salneurria: 14 €
Brunch Ella
- Hummusa ogi integralean, tahiniarekin, errukularekin eta tomate lehorrarekin.
- Kiwi-, apio- eta sagar berde-zukua
- Jogurta zerealekin
- Kafe esnea
- Salneurria: 14€
Eta hauek dira parte hartuko eta merkatua jazz onaz beteko duten taldeak:
- Osteguna 23: Juan José Cabillas Jazz Dúo
- Ostirala 24: Ledian Mola Jazz Dúo
Banatu
Ceviche de dorada Gehiago ikusi
Masailez betetako errolutxoak kurruskariak Gehiago ikusi