San Martin-go azkenengo berriak

Jazz Morning Brunch-a San Martinera itzuli da

Astelehena, Uztaila 19, 2021

San Martin merkatuan Jazzaldiaren musika-uhin onari lotu nahi gatzaizkio eta, horregatik, Jazz Morning Bruncha antolatu dugu ostegunean, hilaren 23an eta ostiralean 24an, hau da ostiralean eta larunbatean.

10:30etik 12:30era, formula gastromusikal paregabea eskaintzen dizugu: aukeratu gure 4 brunchetatik gustukoena eta gozatu zuzeneko jazzaz San Martin merkatuko galeria nagusian. Planik hoberena esku-eskura!
 

Hauek dira prestatuko ditugun 4 brunch gozo eta osoak:

Brunch Dizzy

  • Ogi kurruskari fin-fina, gazta freskoarekin, izokinarekin, ozpinetako luzokerrarekin, kaparrarekin eta ezamihiluarekin.
  • Melokotoi hori- eta anana-zukua
  • Jogurta frutekin eta zereal kurruskariarekin
  • Kafe esnea
  • Salneurria: 14€

 

Brunch Nina

  • Montaditoa: urdaiazpiko egosia, bexamela, gazta eta arrautza frijitua kurkumarekin eta piperrarekin, patata-atalekin lagunduta.
  • Meloi-zuku naturala mendarekin
  • Jogurta zerealekin
  • Kafe esnea
  • Salneurria: 14€

 

Brunch Duke

  • Ahuakate-, mozzarela-, antxoa-, concassé tomate- eta martorri-tosta.
  • Erremolatxa-, laranja- eta azenario-zuku naturala
  • Jogurta frutekin eta zerealekin
  • Kafe esnea
  • Salneurria: 14 €

 

 

Brunch Ella

  • Hummusa ogi integralean, tahiniarekin, errukularekin eta tomate lehorrarekin.
  • Kiwi-, apio- eta sagar berde-zukua
  • Jogurta zerealekin
  • Kafe esnea
  • Salneurria: 14€

 

Eta hauek dira parte hartuko eta merkatua jazz onaz beteko duten taldeak:

  • Osteguna 23: Juan José Cabillas Jazz Dúo
  • Ostirala 24: Ledian Mola Jazz Dúo

Banatu

Oeufs de falafel à l’ècossais Gehiago ikusi
La Gastro-receta de San Martín Huevos escalfados y trufa en tarrifa de yogur Gehiago ikusi