San Martin-go azkenengo berriak

Jazz Morning Brunch-a, udako hitzordua jazzarekin

Ostirala, Uztaila 15, 2022

San Martin merkatuan Jazzaldiaren musika-uhin onari lotu nahi gatzaizkio eta, horregatik, Jazz Morning Bruncha antolatu dugu ostegunean, hilaren 22an eta 23an, hau da ostiralean eta larunbatean.

10:30etik 12:30era, formula gastromusikal paregabea eskaintzen dizugu: aukeratu gure 4 brunchetatik gustukoena eta gozatu zuzeneko jazzaz San Martin merkatuko galeria nagusian. Planik hoberena esku-eskura!
 

Eta hauek dira parte hartuko eta merkatua jazz onaz beteko duten taldeak:

  • Ostirala 22: Ledian eta Maite Arregi Díaz (piano)
  • Larunbata 23: Mar Andino (saxo) eta Eva Alcaide (kitarra)



    Hauek dira prestatuko ditugun 4 brunch gozo eta osoak

    Brunch Dizzy
  • Ogi kurruskari fin-fina, gazta freskoarekin, izokinarekin, ozpinetako luzokerrarekin, kaparrarekin eta ezamihiluarekin.
  • Melokotoi hori- eta anana-zukua
  • Jogurta frutekin eta zereal kurruskariarekin
  • Kafe esnea
  • Salneurria: 15€

  •  

Brunch Nina

  • Montaditoa: urdaiazpiko egosia, bexamela, gazta eta arrautza frijitua kurkumarekin eta piperrarekin, patata-atalekin lagunduta.
  • Meloi-zuku naturala mendarekin
  • Jogurta zerealekin
  • Kafe esnea
  • Salneurria: 15€

Brunch Duke

  • Ahuakate-, mozzarela-, antxoa-, concassé tomate- eta martorri-tosta.
  • Erremolatxa-, laranja- eta azenario-zuku naturala
  • Jogurta frutekin eta zerealekin
  • Kafe esnea
  • Salneurria: 15 €

 

Brunch Ella

  • Hummusa ogi integralean, tahiniarekin, errukularekin eta tomate lehorrarekin.
  • Kiwi-, apio- eta sagar berde-zukua
  • Jogurta zerealekin
  • Kafe esnea
  • Salneurria: 15€

 

 

 

Banatu

Tartar de atún Gehiago ikusi
Txipiroi kurruskariak lima eta zilantro ongarriarekin Gehiago ikusi