Larunbat goizerako planik onena
Hileko lehen larunbatean, Tilin Talan haurtzaindegiak 3 eta 9 urte bitarteko haurrentzako tailerrak antolatzen ditu San Martin Merkatuko galeria nagusian.
Ainhoa eta Marta Elipe Urbizu ahizpa donostiarrek sortu zuten Tilin Talan 2004an, eta orain arte 300 familiak baino gehiagok eman dute haurren zaintza eta heziketa 0-3 urte bitarteko zikloan. Tilin Talan etxea da, gardentasuna da, konfiantza da. Garapen integral egokia sustatzeaz gain, haur zoriontsuak prestatzea proposatzen dugu, tresnak eta baliabideak eskainiz, betiere balioetan oinarritutako hezkuntzatik abiatuta, azaldu dutenez.
Tilin Talanen familietara egokitzen dira, lana eta familia bateragarri egiten lagunduz. Helburua beti bizitza errazagoa egitea da, zentro guztiak urte osoan irekiz eta familia bakoitzari bere beharretara hobekien egokitzen den ordutegia egiteko aukera emanez. Larunbat goizean familiek haurrak entretenituta eduki ahal izateko, helduek erosketak egiten dituzten bitartean, Tilin Talanek hileko lehen larunbatero jarduera ludikoak egiten ditu gure merkatuan, 3 eta 9 urte bitarteko umeentzat.
Izena emateko https://www.tilintalan.es/