Maiatzeko kontzertuak Gastropotean
Adi, hau guztia antolatu dugu eta!
Maiatzak 3
The Tricky Brothers
Power-hirukote hori Madrilgo musika-talde sendo eta moldakorrenetako bat da. Izan ere, The Tricky Brothers hirukoteak bere kantak eta musika beltzaren eta rockaren inguruko bertsioak eskaintzen ditu, eta, horrez gain, estatuko eta nazioarteko artista bakarlarien banda izaten dira Espainian zehar egiten dituzten biretan.
Maiatzak 10
Azkaiter Pelox laukotea
Azkaiter Pelox 2004. urtean sortutako musika-proiektua da. Unai Azkarateren (Bergara, 1980) bizitza-esperientzian oinarrituta, 50eko hamarkadako rhythm & blues doinuak eta rockabilly ukituak uztartzen ditu.
Maiatzak 17
Black Gamba
Donostiako taldeak hiriko soinu modernoa eskaintzen du, reggae, funk, hip hop, soul eta rock estiloen eragin nabarmenarekin. 30 kanta baino gehiago dituzte errepertorioan eta hiru hizkuntzatan aritzen dira. Musika dantzagarria da, baina erritmo beltz gogorreko melodiak ditu eta harmonikoki aberatsa da. Bandaren zuzenekoa indartsua eta ikusgarria da, bi abeslari/dantzari ditu eta haien atzean energiaz betetako talde bizia.
Maiatzak 24
Noa Voll Dam & The Hell Drinkers
Manu Gestido (Casual Blues, Mal de Muchos), Gus Gonzalez (The Billie Jeans, Sky Beats) eta Sergio Villar (LosDelGás, Sky Beats), era askotako proiektuetan elkarrekin aritu ondoren, Ainhoa Eguiguren abeslari donostiarrarekin (Les Fous) elkartu ziren. Azken horrek blues musikari dion maitasuna dela eta, musika beltzenen eraginak (soul, R&B eta rock n’ roll soinuak) nahastea erabaki du laukoteak, helburu argi batekin: blues musikako abesti klasikoak bildu eta euren erara ematea.
Maiatzak 31
Supersonic Syndicate
The Supersonic Syndicate 9 musikarik osatutako taldea da. Motown diskoetxeak plazaratutako eta 60ko eta 70eko hamarkadetako soul eta funk abesti klasiko handiak eskaintzen ditu. Donostiara etorri zen aurreko aldian sarrera guztiak agortu ziren. 60ko eta 70eko hamarkadetako soul eta R&B onena izango dugu “The Supersonic Syndicate” osatzen duten musikarien talentuaren eta karismaren eskutik, indarrez, musikaz eta dantzaz betetako ikuskizunean.