San Martin-go azkenengo berriak

Merkatuko tabernak berritzeko lanak hasi dira

Astelehena, Urria 9, 2023

Merkatuko galerian dauden bi ostalaritza lokalak berritzeko lanak hasi dira duela egun batzuk eta 2024ko hasieran irekitzea aurreikusten da.

San Martin Merkatuko kideontzat oso proiektu garrantzitsua da, izan ere aste batzuk barru ostalaritza eskaintza berri batez disfrutatzeko aukera izango baitugu zuekin guztiokin eta ziurrenik, bezero berri askorekin.

  • Lehen kafetegia zegoen lokalean Zuka Handburgers & Helados jarriko da, beraz 0 solairuan jarraituko du,  baina toki berri batean, ordutegi eta eskaintza zabalago batekin.
  • Beste lokalean marka gipuzkoar bat egongo da, ostalaritza sektorean eskarmentu handia duena eta bertako nahiz garaiko produktuetan oinarritzen den eskaintza gastronomikoa landuko duena, geure filosofiarekin bat egiteko.


 

Banatu

Urraburu zebitxea Gehiago ikusi
Calmar croquants à la lime et au coriandre Gehiago ikusi