The Pink Force itsulapiko solidarioak San Martinen daude jada
Uda honetan, San Martin merkatura erosketak egitera etortzen zarenean, diruz lagundu ahal izango diozu "#ThePINKforce, haur zoriontsu gehiago eta minbizi gutxiago dituen mundu baten aldeko” kanpainari. Kanpainaren sustatzaileak ASPANOGI (Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea), San Sebastian Turismo & Convention Bureau eta R2-KT Star Warseko enbaxadore txikia dira. Donostia ospitaleko “Piratenea” onkologia pediatrikoko unitatea berritzeko dirua biltzeko helburua du, haurrek askoz giro alaiagoaz goza dezaten ospitalean dauden bitartean.
San Martinen bat egin dugu kanpaina horrekin, eta bi itsulapiko solidario jarri ditugu merkatuan, bata 0. solairuan eta bestea -1. solairuan. Gure handizkarien artean txandakatuko dira itsulapikook hamabost bat egunean behin.
Zatoz San Martinera, egin zure ekarpena eta besarkatu indarraren alde arrosa.