Roberto Etxeberria diseinatzailea, Fan 23 gure aldizkariaren azalean
Eskuragai dago jada, San Martingo azokak argitaratzen duen Fan aldizkariaren azken zenbakia, zuretzat arreta handiz prestatutako edukiz betea.
Roberto Etxeberria diseinatzaile eibartarra elkarrizketatu dugu. Zenbait pasadizo dibertigarri kontatu dizkigu Etxeberriak, bai eta bere ibilbide profesional ezin azkarragoaren ardatz batzuk azaldu ere.
Bestalde, gure arrain-saltzaileen atzetik ibili gara 24 orduz: lonjan, arrain-enkantean… Haien eguneroko bizimodua eta sentipenak hobeto ezagutzeko aukera ederra.
Horrez gain, haurren gelak dekoratzeko ideiak ere baditu azken zenbakiak, eta urtebetetze-jaietarako DIY proiektu dibertigarriak. Noski, garaian garaiko produktuen araberako errezetak ere badakartza. Eta beste zenbait gai ere jorratzen ditu: edertasuna, nutrizio-alorreko aholkuak, eta Donostian egin daitezkeen zenbait plan. Baietz gustatu!
Eskatu aldizkaria San Martingo azokan dauden banaketa-guneetan. Hemen ere irakur dezakezu.