San Martin Merkatua, hauren eta emakumezkoen kirol txuri-urdinarekin
San Martin Merkatuak bat egin nahi du familia txuri-urdinarekin. Eta, horretarako, babes irmoa erakutsi die emakumezkoen kirolari eta Realaren bi ataletako eskolei, atletismoko eta belar-hockeyko eskolei, hain zuzen.
Hala, Donostian kirolean aritzen diren 400 neska-mutil baino gehiago jantziko ditu San Martin Merkatuak. Bi kirol-eskola horietako jokalarien kamisetetan agertuko da merkatuaren izena, kirol-atalen, jarduera fisikoaren eta osasunaren aldeko jarreraren erakusgarri. Horrez gain, Realak eta San Martin Merkatuak hainbat jarduera antolatuko dituzte elkarrekin, tokiko produktuaren eta merkatu tradizionalaren garrantzia azpimarratzeko.
«Merkatu tradizionala garen aldetik, ondo dakigu zein garrantzitsua den gure seme-alabek ondo jatea. Bai saski orekatua erostea, bai kirolen batean jardutea, osasunaren aldeko inbertsioak dira. Horregatik, Real Sociedadek haurren kirola sustatzeko lankidetzan aritzea proposatu zigunean, ez genuen zalantzarik egin. Gainera, harro gaude emakumezkoen kirola sustatzeaz eta arlo horretako genero-estereotipoak erauzten laguntzeaz», esan du Miren Celaya merkatuko zuzendariak.
Horrez gain, Realak eta San Martin Merkatuak hainbat jarduera antolatuko dituzte elkarrekin, tokiko produktuaren eta merkatu tradizionalaren garrantzia azpimarratzeko.