San Martin-go azkenengo berriak

San Martin Merkatuak muturrera eraman ditu prebentzio-neurriak

Asteartea, Martxoa 17, 2020

San Martin merkatuak donostiarren egunerokoan duen garrantziaz jabetuta, Merkatuko Zuzendaritzak hainbat protokolo ezarri ditu arrisku oro saihesteko, gunea babestu eta berme guztiak dituen zerbitzua eskaintzen jarraitu nahian. Gainera, langile, hornitzaile, handizkari eta bezeroekin komunikazioa areagotzea onartu du, eta berritasun guztien jakinaren gainean izango ditu.

Edukiera mugatzea hesiak jarriz, pertsonen artean bi metroko segurtasun-distantzia dagoela egiaztatzea, garbiketa-zerbitzuak indartzea, higieneari buruzko gomendioak ematea handizkari eta hornitzaileei, sarbidea kontrolatzeko langileak gehitzea, ekitaldiak eta tailerrak bertan behera uztea… Bestalde, Merkatuak hainbat neurri hartu ditu, krisi-batzordeak diseinatutako jarduera-esparruaren baitan.

Merkatuko zuzendari Miren Celayak adierazi digunez, lau ardatz ditu San Martin Merkatuaren kontingentzia-planak:

  • Langileak jakinaren gainean jartzea eta kontzientziatzea ahalegin berezia egin beharraz, merkatuak garrantzi handia baitu premia biziko produktuen hornidura bermatzeko.
  • Merkatuan diharduten handizkari eta enpresa guztiei laguntzea eta haiekin lankidetzan aritzea, beren lana berme guztiekin egin dezaten, jarduteko barne-protokolo bati jarraituz.
  • Prebentzio-neurriak zorroztea eta bezeroek osasun-agintariek hartutako arauak behar bezala betetzen dituztela egiaztatzea.
  • Gizartea kontzientziatzen aktiboki laguntzea eta bezero guztiei Covid-19aren ondoriozko salbuespen-egoera honekin lotutako berritasunei buruzko informazioa ematea.

 

Merkatuak espero du neurri horiek –gertaeren arabera alda daitezkeenak–, gorabehera guztiak saihesten laguntzeaz gain, herritar guztiak kontzientziatzeko baliagarriak izatea, egoera hau gainditzeko nork bere harri-koskorra ekartzea garrantzitsua dela ohar daitezen.

 

 

Banatu

Rouleaux croquants de viande Gehiago ikusi
Oeufs de falafel à l’ècossais Gehiago ikusi