San Martin-go azkenengo berriak

San Martin Merkatuan WE ARE ALIVE performancea aurkeztuko da abenduaren 8an eta 9an

Asteartea, Azaroa 27, 2018

San Martin Merkatu tradizionaleko -1 solairua merkatu hipermodernista harrigarria bihurtuko da datorren abenduaren 8an eta 9an, We Are Alive performancearen eskutik. Merkatuaren errealitatearen barruan, beste errealitate hipermodernista bat sorraraziko du obra horrek.
We Are Alive instalazio bizia izango da. Bertan, 40 aktorek baino gehiagok eta musika elektronikoko talde batek jardungo dute zuzenean, non efektu bisualak eta aktoreen keinu-interpretazioak ere nabarmenduko diren. Ikuskizunak bizi garen munduari buruzko eztabaida sortu nahi du, gure mundu honetan sare sozialek eta komunikabideek gizatasuna kendu eta gu geu salgai bihurtzen baikaituzte.

Merkatuko kudeatzaile Nerea Aramburuk aurkezpen-ekitaldian adierazi duenez, «We Are Alive oso ikusgarria eta berritzailea izango da, bai performancearen kontzeptuagatik, bai lekuagatik».
Obrak 30 minutuko iraupena du eta MA Laborategia da haren sortzailea. MA Laborategia Donostian kokatutako ekoiztetxe  eta antzerki-eskola da. Marga Altolaguirre diziplina anitzeko artistaren eskutik jaio zen, 2010ean. Haren ezaugarri nagusietako bat arte hezigarria egitea da, ikuslearengan inspirazioa piztu eta galderak eragiten dituena.

San Martin Markatuak Donostian azaleratzen ari den talentua, sormena eta berrikuntza bultzatzeko abian jarritako Talentuz San Martin programaren barruan dago We Are Alive. Programa horren baitan beste jarduera batzuk ere egingo dira merkatuan, hala nola Gastropotea. Gainera, merkatua agertoki irrikatua bilakatu da gure hiriko musika-talde amateurrentzat.  Era betean, Talentuz San Martinek emakumezkoen tokiko kirola ere bultzatzen du, Easo Saski Baloi Taldea babestuz.  Orobat, merkatuko erdiko galerian muntatzen ari diren Gabonetako argiteria Donostiako bi arkitekto gazteren lana da.

We Are Alive ikuskizunak San Miguel du babesle eta Super Amara, Cafés Baqué eta Jenny Sushi laguntzaile.

Performancea gauzatuko den egunetan, gune gastronomiko bat instalatuko da, San Miguel garagardoa eta bestelako edariak edateko eta sushia eta ostrak jateko.

WE ARE ALIVE. INFORMAZIO OROKORRA

Egunak:
Larunbata, abenduak 8 (17:30 / 18:30 / 19:30 / 20:30 / 21:30 / 22:30)
Igandea, abenduak 9 (12:00 / 13:00 / 18:00 / 19:00 / 20:00 / 21:00)

Lekua:  
San Martin Merkatua (-1. solairua)
Iraupena: 30 minutu
Zuzendaritza artistikoa eta produkzioa: MA Laborategia
Zuzendaria: Marga Altolaguirre
Babesle ofiziala: San Miguel
Laguntzaileak: Super Amara, Cafés Baqué eta Jenny Sushi
Sustatzailea: San Martin Merkatua
Prezioa: 10 €
Sarrera-salmenta:
Online: www.mercadosanmartin.eus
Eskura: San martin Merkatua, Gastropote eta Donostia Turismoa (Boulevard, 8)
Txarteldegian: abenduaren 8an eta 9an, ikuskizunerako sarreran

 

Banatu

Txipiroi kurruskariak lima eta zilantro ongarriarekin Gehiago ikusi
Pinaziz egindako ajoblanco otarrainxkarekin Gehiago ikusi