San Martin-go azkenengo berriak

San Martineko igogailuak inauguratu dira

Asteartea, Maiatza 30, 2017

Lau hilabete hauetako birgaitze-lanak amaitu ostean, abian dira San Martin Merkatuko igogailu berriak. Guztira, hiru igogailu berri izango ditugu (lehen baino bat gehiago), oso azkarrak eta mugikortasun-gaitasun handiagoa izango dutenak (8 pertsona, gehienez ere, igogailu bakoitzeko).

Lanek eragindako eragozpenak arintzeko, San Martin Merkatuak “Mesedeen Eskailera” jarri zuen martxan urtarrilean. Haren bidez, 40.000 euro baino gehiago bideratu zituen Donostiako 8 kirol-elkarte babestera, eta, horren truke, elkarte horietako hainbat kirolarik “personal bolser” gisa jardun zuten, merkatuko bezeroei beren erosketak eramaten lagunduz. Ekimenak sekulako arrakasta izan zuen lehen egunetik, eta, guztira, elkarteek merkatuko 10.000 bezerori baino gehiagori lagundu diete egindako erosketak garraiatzen.


 

Banatu

Camembert con cebolla morada Gehiago ikusi
Rouleaux croquants de viande Gehiago ikusi