San Martin-go azkenengo berriak

San Martingo azokak 40.000 euro emango ditu Donostian kirol amateurra sustatzeko

Asteartea, Urtarrila 24, 2017

Urtearen hasiera aldera, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du San Martingo Azokak Donostiako zortzi kirol-klub ezagunekin, zeinei 40.000 bat euro emango baitizkie, “Mesede-eskailera” deritzon proiektuari esker. Aipagarria eta berezia da babesletza hori San Martinen historian, eta garbi erakusten du azoka horrek Donostiarekin eta klub amateurretan kirola egiten duten milaka herritarrekin duen konpromisoa.

 

Zer da “Mesede-eskailera”?

Datozen lau hilabeteetan, San Martinek berritu egingo ditu azokako bi igogailuak, ehunka lagunek erabiltzen baitituzte egunero. Bi fasetan egingo dira obrak: lehenbizi, igogailu bat itxiko da eta, ondoren, bestea. Hartara, bi igogailuetako bat erabilgarri izango dute beti bezeroek.  Lehen solairuan, berriz, karga-jasogailu bat jarriko da helduentzat, haurdun dauden emakumeentzat eta haur-kotxeak daramatenentzat. Nolanahi dela ere, ohi baino maizago erabili beharko dituzte eskailerak bezeroek.

 “Luzea izango da obra, baina behar-beharrezkoa da. Denontzat onuragarri den zerbait egiteko aukera bihurtu dugu egoera deseroso hori San Martingo Azokako arduradunok. Kirol amateurreko zortzi klubi ematen diegu diru-laguntza; klubetako kideek, berriz, erosketa-poltsak garraiatzen laguntzen diete gure bezeroei. Kirolariak izango dira, beraz, gure bezeroen “poltsa-eramaile pertsonalak”.  Elkarri laguntzeko sortutako kate horretan, denok gara irabazle. ‘Mesede-eskailera’ izena horregatik jarri diogu, hain juxtu ere, azaldu digu Nerea Aramburuk, San Martingo Azokako gerenteak.”  

 

Klub hauek hartzen dute parte proiektuan:

1.            Askatuak Saskibaloi Taldea

2.            Kalelagunak Hockey Taldea

3.            Bera Bera R.T.

4.            Atlético SS Rugby

5.            Super Amara Bera Bera

6.            KAE Donostiarra

7.            CD Fortuna Waterpolo

8.            Easo Saskibaloi Taldea

 

Urtarrilaren 23tik apirilaren amaierara arte, erosketa-poltsak garraiatzen lagunduko diete klub bakoitzeko kideek azokako bezeroei.

Klubei diruz laguntzeaz gain, badu beste helbururik ere ekimen horrek. “Komunikazio-kanpaina bat prestatu dugu ‘Mesede-eskailera’ ezagutarazteko eta, haren bidez, gizarteari erakusteko klubek, haien arduradunek, entrenatzaileek eta boluntarioek egiten duten lana. Izan ere, diruz ordaintzerik ez dagoen trebakuntza- eta heziketa-lana egiten dute klubek. Bestalde, stand bat jarriko dugu azokaren lehen solairuan, klub bakoitzak bere jardueren Berri eman dezan”, azaldu digu Aramburuk.

Banatu

Almadrabazko hegamotza tartar erara Gehiago ikusi
Oeufs de falafel à l’ècossais Gehiago ikusi