Tanzaniako emakume ekintzaileak San Martinen bisitan
Berriki, Tanzaniako bost emakume ekintzaile etorri zitzaizkigun bisitan San Martin Merkatura, ASPEGI Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartearen eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren garapenerako lankidetzako proiektu bati esker eta Mujeres por Africa fundazioaren lankidetza medio. Baratzetik Merkatura proiektuaren barruan egindako bisitaldian, emakume enpresaburuek aukera izan zuten Gipuzkoako nekazaritza eta gure baserritarrak ezagutzeko, eta, era berean, euren ustiategietako produktuak merkaturatzeko kanalak ezartzeko, horretarako zenbait modu kontuan hartuta. San Martin Merkatura egindako bisitaldian zehar, haziak trukatu zituzten gure baserritarrekin eta merkataritza-harremanak izateko oinarriak finkatu zituzten.